Herrien besarkada proiektua aurkeztuko dute bihar, Gernika-Lumon eta Bermeon
'M5: Herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkada' proiektua aurkeztuko dute bihar Astran eta Kabidxen. Gero, Ongietorri dokumentala proiektatuko dute.
‘M5: Herrien, pertsonen eta giza eskubideen besarkada’ proiektua aurkeztuko dute bihar Astran eta Kabidxen. 19:00etan jarri dute hitzordua, eta egitasmo hori azaldu eta gero, Ongietorri dokumentala proiektatuko dute.
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz Karabanak sortu dute M5 egitasmoa, eta bihar aurkeztuko dute Gernika-Lumon eta Bermeon. Egitasmoaren helburua 2019ko maiatzaren 5ean eguerdiko 12:00etan Europako hirietan ekimen bateratua egitea da, “Europako Parlamentuko hauteskundeen aurrean Europar Batasunaren eta berau osatzen duten gobernuen migrazio-politikak salatzeko”.
Errefuxiatuen isla. Gernika-Lumoko bonbardaketaren 80. urteurrenean udalerrian grabatutako Ongietorri dokumentala proiektatuko dute bihar M5 proiektua azaldu eta gero.
Urtarrilaren 23an Bilborocken estreinatu zuten, eta errefuxiatu eta migratzaileen drama bizitzen ari diren 25 pertsonen istorioak azaltzen ditu. Haien kontakizuna oinazez, beldurrez, indarrez, elkartasunez eta itxaropenez osaturiko mosaikoa da dokumentala.