EH Bilduko zinegotzia liberatua izendatu zuten atzo egin zen ohiko osoko bilkuran. Minutu batzuk lehenago gauzatu zen
ez ohiko osoko bilkuran, koalizio abertzaleak udaleko
lau zinegotzien soldatak bost zinegotzien artean banatzeko proposamena bertan behera gelditu ostean.
Iraileko osoko bilkuran, zinegotzi liberatua aurkezteko proposamena bertan behera gelditu zen, mozioak ez bai zuen EH Bilduk eskatzen zuen soldaten murrizketa biltzen. Horrela izanik, bozketan udal taldea eta oposizioa abstenitu egin ziren.
Atzo, koalizio abertzaleak deitutako ez ohiko osoko bilkuran, aurreko osoko bilkuraren tonu berdinean jarraitu zuen,
Jose Mari Gorroño alkatea, eta EH Bilduko Jose Ramon Bilbao ‘Buli’ eta Bego Landaren elkarren arteko gaitzespenekin.
Atzoko ez ohiko osoko bilkuran
soldatak banatzeko proposamena ez zen aurrera atera, Udal taldearen aurkako botoarekin, baina jarraian egin zen osoko bilkuran Bidaurreta soldata gutxituarekin aurkeztu zen eta oraingoan EH Bilduk baiezkoa eman zuen eta Udal Gobernua abstenitu egin zen.
EH Bilduk
zinegotzi liberatua izendatzeko arrazoi gisa “udalak herriari lepoa emanda lan egiten duela”, adierazi zuen. Koalizioak,
azken urtean udalaren aldetik informazioa eskuratzea eta proposamenak egitea

EH Bilduko ordezkariak atzoko osoko bilkuran. Jose Ramon Bilbao, Arlette Apraiz eta Irati Bidaurreta
ezinezkoa bilakatu dela azaldu zuen. Alkateak hori gezurtatzen duten hiru informe dituela, eta udaleko teknikari eta idazkarien aldetik informazio pasatu dietela argudiatu zien, “faltsukerietan oinarritutako eskaria” dela gaineratuz.
Horrenbestez, orain arte egon diren
zinegotziek bere 62.000 euroko soldatak mantenduko dituzte, eta
Bidaurretak 48.000 euroko soldata gutxitua jasoko du. EH Bilduk, zinegotzi liberatua aukeratzeko eskaera egin zuenean, gehitze honek udalari gainkosturik ez suposatzeko, lau zinegotzientzako bideratutako partida bost zinegotzien artean banatzeko eskatu zuen.
Soldaten banaketa.
Gernika-Lumoko EH Bilduk
prentsaurrekoa egin zuen irailaren 5ean zinegotzi liberatu bat eskatuko zuela adieraziz. Horrez gain, eta herriari gainkostu bat ez suposatzeko, orain dauden
lau zinegotziren soldatak ordaintzeko partida, alkatearena barne, bost zinegotziren artean banatzeko proposamena ere aurkeztu zuten.
Eusko Legebiltzarrean, EAJ eta EH Bilduren adostasunez Udal Lege berria adostu zuten. Lege berri honen 33. artikuluan zinegotzi liberatua izateko eskubidea aitortzen dio oposizioari, honen lana errazteko.
Horrela izanik, alkatearen
urteko 67.000 euroko soldata, 52.000 eurora pasatuko litzateke, eta osoko jardunean dauden bi zinegotziren soldatak 62.000 eurotik 48.000 eurora pasatuko ziren. Laugarren zinegotziak 31.000 euroko soldata dauka jardunaldi erdian bai dago.