
Ikastetxe desberdinen arteko elkarlana bultzatzen duen Comenius programan parte hartzen ari dira Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko D.B.Hko 2. eta 3. mailako ikasleak. Friendship Olympics proiektua garatu beharko dute ikasleek ikasturte honetan eta hurrengoan. Turkiako, Poloniako eta Bulgariako ikastetxeekin parte hartzen ari dira eta dagoeneko egin dute lehenengo bidaia Turkiara. Ikasturte bitan Friendships Olympics proiektua gauzatu beharko dute, hau da, Joko Olimpikoen inguruan lan egin beharko dute. Hainbat dira ikasleek egin beharreko lanak baina beste zenbaiten artean Joko Olinpikoen inguruko ikerketa egin beharko dute, bandera eta dominak diseinatu eta ereserkia konposatu. Egiten duten lana sarean ipini beharko dute ikusgai beste ikastetxetakoek ikusteko aukera izan dezaten. Orain arte bandera eta dominak asmatu dituzte eta Joko Olinpikoen garapena aztertu dute. Halanda be, oraindik asko dute egiteko: osasuntsuak diren errezeten liburuxka, bandera olinpikoa, ereserkia… Aste bat Turkian Proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeak bildu dira lehenengoz eta Turkian egin dute bilera. Bertan momentura arte egindakoaz aritu dira eta egiteko dutenaz mintzatu be. Sagrado Corazon ikastetxeko sei ikasle eta irakasle bi izan dira Turkian eta «oso ondo» pasatu dutela azaldu du Itziar Toja irakasleak, «oso esperientzia polita izan da guztiontzat». Proiektuko lanak egiteaz gain, Capadociako inguruak ezagutzeko aukera be izan zuten eta baita bertako kultura [...]

Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak eskualdeko basakortei buruzko liburu bat kaleratu du. Basakortak egitura borobileko lur sail eremuak dira, eta Euskal Herriko baserrien aintzindariak. Lehenego basakorten sorrera erdi aroan kokatu behar da, baina Busturialdean 1377ko dokumentu baten egiten da berba lehen biderrez lursail borobil horietaz. Hain zuzen, bermeoko dokumentu baten herriko lursail horiei buruz egiten da berba. Daniel Rementeria eta Roberto Quintanak egindako liburuan, eskualdeko 88 basakorta zerrendatu dituzte, egitura berezi horiek ahanzturatik ateratzeko. Izan be, aintzina leku “oso garrantzitsuak” zirela, nabarmendu dute egileek. Hala, basakorten historia zabaldu gura dute, Busturialdeko “beste altxor bat” izan dadin. 88 basakortez aparte, gainera, ondo mantendu diren 20 kortarri be zerrendatu dituzte. Basakortak abeltzaintzagaz estuki lotuak egon ziren hasieran, baina mendeek aurrera egin ahala, bestelako jarduerak be egin zituzten lursail horietako jabeek. Hala, garia landatzeko, sagastiak landatzeko, arteak landatzeko, ikatza ateratzeko, baso ustiategietako materiala gordetzeko erabili zituzten basakortak, besteak beste. Batez be elizaren eta jauntxoen jabetzapean zeuden egitura borobileko lursailak. Liburuan 88 basakorta zerrendatu arren, informazio bila zebiltzala 100 inguru aurkitu zituzten egileak, bertoko herrietan. Halanda be, batzuk ez zuten toponimorik, eta horrenbestez, liburuan ez sartzea erabaki zuten. Egileek aurkezpenan azaldu dutenez, Arrola-Gastiburu mendilerroan eta Sollube inguruan aurkitu dituzte basakorta gehien. Hurrenez hurren, 30 eta [...]

Iaz egindako Errioxako ardoen dastapenak izan zuen arrakasta ikusita, aurton, Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak Bizkaiko txakolinaren dastapena antolatu du. Hain zuzen be, abenduaren 14an izango da, 19:00etan, Bermeoko Gizarte eta...