Sagrado Corazoneko zenbait ikasle Turkian izan dira Comenius programaren baitan
Ikastetxe desberdinen arteko elkarlana bultzatzen duen Comenius programan parte hartzen ari dira Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko D.B.Hko 2. eta 3. mailako ikasleak. Friendship Olympics proiektua garatu beharko dute ikasleek ikasturte honetan eta hurrengoan. Turkiako, Poloniako eta Bulgariako ikastetxeekin parte hartzen ari dira eta dagoeneko egin dute lehenengo bidaia Turkiara. Ikasturte bitan Friendships Olympics proiektua gauzatu beharko dute, hau da, Joko Olimpikoen inguruan lan egin beharko dute. Hainbat dira ikasleek egin beharreko lanak baina beste zenbaiten artean Joko Olinpikoen inguruko ikerketa egin beharko dute, bandera eta dominak diseinatu eta ereserkia konposatu. Egiten duten lana sarean ipini beharko dute ikusgai beste ikastetxetakoek ikusteko aukera izan dezaten. Orain arte bandera eta dominak asmatu dituzte eta Joko Olinpikoen garapena aztertu dute. Halanda be, oraindik asko dute egiteko: osasuntsuak diren errezeten liburuxka, bandera olinpikoa, ereserkia… Aste bat Turkian Proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeak bildu dira lehenengoz eta Turkian egin dute bilera. Bertan momentura arte egindakoaz aritu dira eta egiteko dutenaz mintzatu be. Sagrado Corazon ikastetxeko sei ikasle eta irakasle bi izan dira Turkian eta «oso ondo» pasatu dutela azaldu du Itziar Toja irakasleak, «oso esperientzia polita izan da guztiontzat». Proiektuko lanak egiteaz gain, Capadociako inguruak ezagutzeko aukera be izan zuten eta baita bertako kultura [...]
Ikastetxe desberdinen arteko elkarlana bultzatzen duen Comenius programan parte hartzen ari dira Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko D.B.Hko 2. eta 3. mailako ikasleak. Friendship Olympics proiektua garatu beharko dute ikasleek ikasturte honetan eta hurrengoan. Turkiako, Poloniako eta Bulgariako ikastetxeekin parte hartzen ari dira eta dagoeneko egin dute lehenengo bidaia Turkiara.
Ikasturte bitan Friendships Olympics proiektua gauzatu beharko dute, hau da, Joko Olimpikoen inguruan lan egin beharko dute. Hainbat dira ikasleek egin beharreko lanak baina beste zenbaiten artean Joko Olinpikoen inguruko ikerketa egin beharko dute, bandera eta dominak diseinatu eta ereserkia konposatu. Egiten duten lana sarean ipini beharko dute ikusgai beste ikastetxetakoek ikusteko aukera izan dezaten. Orain arte bandera eta dominak asmatu dituzte eta Joko Olinpikoen garapena aztertu dute. Halanda be, oraindik asko dute egiteko: osasuntsuak diren errezeten liburuxka, bandera olinpikoa, ereserkia…
Aste bat Turkian
Proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeak bildu dira lehenengoz eta Turkian egin dute bilera. Bertan momentura arte egindakoaz aritu dira eta egiteko dutenaz mintzatu be. Sagrado Corazon ikastetxeko sei ikasle eta irakasle bi izan dira Turkian eta «oso ondo» pasatu dutela azaldu du Itziar Toja irakasleak, «oso esperientzia polita izan da guztiontzat». Proiektuko lanak egiteaz gain, Capadociako inguruak ezagutzeko aukera be izan zuten eta baita bertako kultura ezagutzeko.
Maiatzean izango dute bigarren bilera eta Bermeon izango da, hain zuzen. Bertara hurbilduko baitira Turkiako, Bulgariako eta Poloniako ikastetxeetako zenbait ikasle. Datorren ikasturtean izango dira beste irteera biak Poloniara eta Bulgariara.