Urdaibaiko Basakortei buruzko liburu bat kaleratu dute
Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak eskualdeko basakortei buruzko liburu bat kaleratu du. Basakortak egitura borobileko lur sail eremuak dira, eta Euskal Herriko baserrien aintzindariak. Lehenego basakorten sorrera erdi aroan kokatu behar da, baina Busturialdean 1377ko dokumentu baten egiten da berba lehen biderrez lursail borobil horietaz. Hain zuzen, bermeoko dokumentu baten herriko lursail horiei buruz egiten da berba. Daniel Rementeria eta Roberto Quintanak egindako liburuan, eskualdeko 88 basakorta zerrendatu dituzte, egitura berezi horiek ahanzturatik ateratzeko. Izan be, aintzina leku “oso garrantzitsuak” zirela, nabarmendu dute egileek. Hala, basakorten historia zabaldu gura dute, Busturialdeko “beste altxor bat” izan dadin. 88 basakortez aparte, gainera, ondo mantendu diren 20 kortarri be zerrendatu dituzte. Basakortak abeltzaintzagaz estuki lotuak egon ziren hasieran, baina mendeek aurrera egin ahala, bestelako jarduerak be egin zituzten lursail horietako jabeek. Hala, garia landatzeko, sagastiak landatzeko, arteak landatzeko, ikatza ateratzeko, baso ustiategietako materiala gordetzeko erabili zituzten basakortak, besteak beste. Batez be elizaren eta jauntxoen jabetzapean zeuden egitura borobileko lursailak. Liburuan 88 basakorta zerrendatu arren, informazio bila zebiltzala 100 inguru aurkitu zituzten egileak, bertoko herrietan. Halanda be, batzuk ez zuten toponimorik, eta horrenbestez, liburuan ez sartzea erabaki zuten. Egileek aurkezpenan azaldu dutenez, Arrola-Gastiburu mendilerroan eta Sollube inguruan aurkitu dituzte basakorta gehien. Hurrenez hurren, 30 eta [...]
Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak eskualdeko basakortei buruzko liburu bat kaleratu du. Basakortak egitura borobileko lur sail eremuak dira, eta Euskal Herriko baserrien aintzindariak. Lehenego basakorten sorrera erdi aroan kokatu behar da, baina Busturialdean 1377ko dokumentu baten egiten da berba lehen biderrez lursail borobil horietaz. Hain zuzen, bermeoko dokumentu baten herriko lursail horiei buruz egiten da berba.
Daniel Rementeria eta Roberto Quintanak egindako liburuan, eskualdeko 88 basakorta zerrendatu dituzte, egitura berezi horiek ahanzturatik ateratzeko. Izan be, aintzina leku “oso garrantzitsuak” zirela, nabarmendu dute egileek. Hala, basakorten historia zabaldu gura dute, Busturialdeko “beste altxor bat” izan dadin. 88 basakortez aparte, gainera, ondo mantendu diren 20 kortarri be zerrendatu dituzte.
Basakortak abeltzaintzagaz estuki lotuak egon ziren hasieran, baina mendeek aurrera egin ahala, bestelako jarduerak be egin zituzten lursail horietako jabeek. Hala, garia landatzeko, sagastiak landatzeko, arteak landatzeko, ikatza ateratzeko, baso ustiategietako materiala gordetzeko erabili zituzten basakortak, besteak beste. Batez be elizaren eta jauntxoen jabetzapean zeuden egitura borobileko lursailak.
Liburuan 88 basakorta zerrendatu arren, informazio bila zebiltzala 100 inguru aurkitu zituzten egileak, bertoko herrietan. Halanda be, batzuk ez zuten toponimorik, eta horrenbestez, liburuan ez sartzea erabaki zuten.
Egileek aurkezpenan azaldu dutenez, Arrola-Gastiburu mendilerroan eta Sollube inguruan aurkitu dituzte basakorta gehien. Hurrenez hurren, 30 eta 28 egitura borobil aurkitu dituzte ikerketa egiterakoan. Modu berean, Oizen (18), Iluntzarren (8), Ereñon (2) eta Errigoitin (2) be basakorten arrastoak aurkitu ditzute.
Gaur egun ezagutzen den korta kopurua mugatua izan arren, egitura horien kopurua askoz handiagoa zen erdi aroan. Gizakiaren jarduna dela eta, Busturialdeko basakorta gehienak desagertu egin dira, eta hortaz, mendialdeko korten arrastoak bakarrik ezagutzen dira.
Liburuaren egileez gain, Paula Cabiedes Biosfera Erreserbako zuzendariak eta German Alonso Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitate eta Ingurumeneko Partaidetza Saileko zuzendariak parte hartu dute gaurko aurkezpenean.