Bizkaiko txakolina dastatzeko aukera izango da hilaren 14an, Bermeon
Iaz egindako Errioxako ardoen dastapenak izan zuen arrakasta ikusita, aurton, Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak Bizkaiko txakolinaren dastapena antolatu du. Hain zuzen be, abenduaren 14an izango da, 19:00etan, Bermeoko Gizarte eta...
Iaz egindako Errioxako ardoen dastapenak izan zuen arrakasta ikusita, aurton, Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak Bizkaiko txakolinaren dastapena antolatu du. Hain zuzen be, abenduaren 14an izango da, 19:00etan, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean.
Berroja Bodegako Javier Carrero farmazeutiko eta enologo bermeotarra izango dute parte hartzaileek gidari. Lehenik eta behin, txakolina egiteko prozesua azalduko die bertaratutakoei. Ondoren, hiru txakolin dastatuko dituzte.
Prezioa, 8 euro
18 urtetik gorakoak parte har dezakete eta dagoeneko izen-emotea zabalik dago Gizarte eta Kultura Etxean. Zortzi euro ordaindu beharko dira. Gutxienez, zortzi lagunek emon beharko dute izena.