Nahiz eta abenduko kultura, jai eta kirol egitarauan zer dira aurrekontuak? batzarrak abenduaren 4an, 11an eta 18an izango diren ekarri, agenda kontuak direla eta egunak aldatu behar izan dituztela jakinarazi dute Bermeoko Udaletik. Batzar horiek egin egingo direla azaldu dute baina datorren urteko urtarrilean. Halanda be, egunak zehaztuta dituztenean jakinaraziko dituztela esan dute.
Domekan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Bada, saio horretan erabakiko da zeintzuk bertsolari egongo diren aurtengo finalean. Gernika-Lumoko saioan Ibon Ajuria gernikarra (Balmasedako saioko irabazlea), Iratxe Ibarra markina-xemeindarra (Berriatuko kanporaketako irabazlea) eta Joseba Artza etxebarritarra (puntuen arabera sailkatutakoa) izango dira Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkariak. 17:30ean hasiko da saioa, eta Maite Berriozabal ariko da aurkezle lanetan. Epaileak, aldiz, Jurgi Fuentes, Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio, Josu Telleria eta Mirari Azula izango dira. Bertsolariek egin beharreko lanari dagokionez, lehenbizi, gaia emanda eta binaka, hiruna bertso osatu beharko dituzte zortziko handian, beste hiruna zortziko txikian eta beste hiruna hamarreko txikian. Kartzelako lana egin beharko dute ondoren, eta hasierako puntua emanda bertso bi osatu beharko dituzte gero, zortziko txikian. Amaitzeko, gaia emanda hiruna bertso osatu beharko dituzte, doinu eta neurri librean. Irabazlea, finalera Gernika-Lumoko saioaren irabazleak zuzenean lortuko du finalerako txartela. Gainontzekoek, ostera, puntuazioaren arabera edukiko dute Miribillako Bilbao Arenan jokatuko den finalean sartzeko aukera. Basauriko Artunduaga kiroldegian jokatu zen lehenengo finalaurrea, eta Durangoko Landakonbigarrena. Hurrenez hurren, Arkaitz Estiballes galdakoztarra eta Etxahun Lekue larrabetzuarra nagusitu ziren, finalean egoteko aukera bereganatuz. Bada, oraingoz ez da Lea-Artibaiko eta Busturialdeko bertsolaririk sailkatu finalerako. www.bertsosarrerak.eu webguneagaz izandako arazo batzuk [...]
LABeko atal sindikalak aurkeztutako mozioa aho batez onartu du Gernika-Lumoko osoko bilkurak, zenbait aldaketa eginda. Hain zuzen be, besteak beste, udal langileen negoziazio mahaia barriro batzeko eskatzen zuen mozioa onartu du. 2006. urtetik Lanpostuen Zerrendaren negoziazioa onartu barik dagoela kritikatu du LABek, besteak beste. Era berean, 2011n bukatutako lan hitzarmenaren inguruan eztabaidatzeko beharra ikusten du. Sindikatuak aurkeztutako mozioak bi puntu ditu; batetik, negoziazio mahaia ahalik eta arinen irekitzea eskatzen du, mahai horretan eztabaidatzeko dauden gaiak garrantzitsuak direla iritzita. Bestetik, Madrilek inposatutako hitzarmenaren aurkako dekretuak ez aplikatzeko eskatu dio udalari LABek mozio horren bitartez. Mozioan, aldaketen beharra Azken osoko bilkuran mozioaren filosofiagaz bat egiten dutela adierazi zuten Bildukoek. «Negoziazio mahaia batu egin behar da eta konpromiso hori hartzea guri dagokigu», azaldu zuten. Era berean, Madrildik inposatzen dituzten neurriak ez direla justuak deritzo; halanda be, horiek diotenez, «bete beharrekoari ezetza emotea eskatzen dio LABek udalari». Eskatutakoa ezin dutela egin, eta, horrenbestez, mozioa onartzeko aldaketak egitea eskatu zioten LABekoei. «Dekretua ez aplikatzeko» eskatu ordez, mozioak honako hau biltzea eskatu zioten LABi: «Madrilditik inposatutako dekretua betetzera behartuta egon arren, langileak egun ditugun eskubide guztiak bermatzeko eskatzen diogu udalari». Aldaketekin ados, LABekoak «Ados» agertu dira udalbatzak eskatutako aldaketekin LABekoak; dena den, mozioaren helburuak bera izaten [...]
Fatxadak eta hormak garbi mantentzea «ezinbestekoa» dela diote Bermeoko Udaletik herriko kaleen itxura garbia eta ona lortzeko. Hori dela eta, udala fatxadetako kartelak kentzen hasi da eta horretarako Jabe Elkarteei baimena eskatu die. Ekimen horren bitartez, Bermeo danon artean garbi-garbi kanpainaren hurrengo faseari ekin diotela adierazi du Juan Karlos Agirre Bermeoko Udaleko zerbitzu saileko zinegotziak. Kanpaina hori maiatzean ipini zuten martxan herriko elkarte desberdinen laguntzarekin. Informazio panelak Zerbitzuetako zinegotziak badaki «zaila» izango dela hasiera batean herriko fatxadak garbi mantentzea, baina, gogorarazi duenez, «herrian zehar dagoeneko kartelak ipintzeko hainbat informazio panel daude». Bere esanetan, udalaren asmoa «kulturarekin, kirolarekin eta abarrekin lotuta dauden ekintzen deialdiak puntu jakin batzuetan biltzea» izan da. Horrela, puntu horietara hurbilduta edonork hartu ahalko luke informazioa. Agirrek azaldutakoaren arabera, «informazio panel horiek erabiltzen badira be, tamalez, herriko fatxadak eta hormak be erabiltzen dira kartelak ipintzeko eta gure herriaren itxura kaltetzen duen ohitura txar hori guztion artean desagerrarazi behar dugu». Hortaz, Bermeo danon artean garbi-garbi kanpainaren hurrengo urratsa kaleen itxura errotik aldatzea izango da. Helburu hori lortu ahal izateko «ezinbestekoa da zure fatxadan dauden kartelak kentzea», esan du. Herritarrei laguntza eske Herriko fatxadak eta hormak garbi mantentzea «zaila» izango dela jakinda, udalak herritarrei laguntza eskatu gura die. «Gaurtik aurrera [...]
Bermeoko Kafe Antzokiak eta Revolutionary Brothersek elkarlanean antolatuta, Urdaibai Reggae jaialdia ospatuko dute zapatuan Busturialdeko herrian. Antolatzaileek azaldu dutenez, «festa interesgarria» izango da Kafe Antzokian egingo dutena, «Jamaikako doinuekin gozatzeko eta dantzatzeko» aproposa. Nazioartetik etorritako abeslariekin batera, Euskal Herrikoak ariko dira zapatu gauari giroa jartzen. Black Out Ja jamaikarra eta Mariana P italiarra izango dira atzerritik datozen bi abeslariak. Euskal Herriko ordezkariak, bestetik, Materia Gris, Ital Rockers sound systema, Bitter Sweet, Revolutionary Brothers sound systema eta King Konsul & Yanu abeslariak izango dira. 22:00etatik aurrera, bada, maila handiko gau musikala eskainiko du Kafe Antzokiak.