Gaztelugatxeko uretan urperatutatu dagoen Begoñako Ama Birjina izango da CEVAS elkarteak (Centro Excursionistaa Vizcaino de Actividades Subacticas) 2013rako atera duen egutegiaren protagonista. Izan be, datorren urteko irailean birjina horren tronurat...
Gatibu musika talde gernikarra bosgarren lana prestatzen dabil, eta dagoeneko,diska barriaren aurrerapen abestia bat entzuteko aukera dute zaleek. Azken hilabeteetan gogor lan egin ostean, Bixotza suten kantua labetik atera barri dute.
Mendatako Udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu du, eta dagoeneko, izena emoteko epea zabaldu du. Hain zuzen, interesatuek domekara arte izango dute izena emoteko. Parte hartu gura dutenek 94.625.72.04 telefono zenbakira deituz emon behar dute izena, ...
Etzi, hilaren 16a, ‘Apainketa pertsonala’ tailerrean parte hartzeko aukera izango dute mendatarrek. Belen Ibarzabal izango da hizlaria, eta apainketa pertsonalaren gakoak emongo ditu. Besteak beste, azala eta aurpegia nola zaindu, eta etxean maki...
Foruko Udalak martxan ipiniko du Baldatika auzoko San Bernardo baseliza berreskuratzeko lanen bigarren fasea. Helburua, udaletik azaldu legez, baseliza hori auzotarrentzako zentro soziokultural moduan erabiltzea da. Halanda be, eliza izaten be jarraituko duela esan zuten proiektua hasi zutenean, ospakizun zehatzetarako erabili ahal izateko, Baldatikako San Bernardo egunean, esaterako. «Herriko ondarea kontserbatu eta balorean ipintzearen alde eginez», Baldatikako San Bernardo baseliza zentro soziokultural bihurtzeko lanen bigarren fasearekin hasiko dira Foruan. Bigarren fase horretan, lehenik eta behin, baseliza berreskuratu eta balioan ipiniko da. «Herritarrei bere historiaren eta kulturaren atal hori bueltatzeko», diote udaletik. Gainera, instalazio elektrikoa, berokuntza sistema eta sistema informatikoak eta telematikoak be ipiniko dituzte hastekoak diren lanetan. Aisialdiko jardueretarako Baselizaren ekipamendua herritarren erabilerarako atonduko dute, «kulturarako eta aisialdirako jarduerako burutzeko». Horrela izanik, liburutegia, hitzaldi aretoa, erakusketa aretoa, kontzertuetarako gunea eta proiekzioak edota tailerrak egiteko guneak egokituko dituzte, besteak beste. Tenpluak, bestalde, noizbehinka bada be, erabilera erlijiosoa be izango duela zehaztu dute eta antzinako erretaularen berreskurapen eta zaharbarritze lanak egin dizkiote. Udaletik jakinarazi dutenez, «2012ko Tokiko Ekintza Planaren bitartez ezarri gura diren oinezko ibilbideen erreferentzia puntu moduan be egokitu ahal da». Baselizaren birgaikuntza lanak egiteko bio-eraikuntzaren irizpideak jarraitu dituzte eta material naturalak eta barriztagarriak erabili dituzte. San Bernardo baselizaren barruko antolamendua [...]