Baldatikako San Bernardo baselizako lanen bigarren faseari ekingo dio Foruk
Foruko Udalak martxan ipiniko du Baldatika auzoko San Bernardo baseliza berreskuratzeko lanen bigarren fasea. Helburua, udaletik azaldu legez, baseliza hori auzotarrentzako zentro soziokultural moduan erabiltzea da. Halanda be, eliza izaten be jarraituko duela esan zuten proiektua hasi zutenean, ospakizun zehatzetarako erabili ahal izateko, Baldatikako San Bernardo egunean, esaterako. «Herriko ondarea kontserbatu eta balorean ipintzearen alde eginez», Baldatikako San Bernardo baseliza zentro soziokultural bihurtzeko lanen bigarren fasearekin hasiko dira Foruan. Bigarren fase horretan, lehenik eta behin, baseliza berreskuratu eta balioan ipiniko da. «Herritarrei bere historiaren eta kulturaren atal hori bueltatzeko», diote udaletik. Gainera, instalazio elektrikoa, berokuntza sistema eta sistema informatikoak eta telematikoak be ipiniko dituzte hastekoak diren lanetan. Aisialdiko jardueretarako Baselizaren ekipamendua herritarren erabilerarako atonduko dute, «kulturarako eta aisialdirako jarduerako burutzeko». Horrela izanik, liburutegia, hitzaldi aretoa, erakusketa aretoa, kontzertuetarako gunea eta proiekzioak edota tailerrak egiteko guneak egokituko dituzte, besteak beste. Tenpluak, bestalde, noizbehinka bada be, erabilera erlijiosoa be izango duela zehaztu dute eta antzinako erretaularen berreskurapen eta zaharbarritze lanak egin dizkiote. Udaletik jakinarazi dutenez, «2012ko Tokiko Ekintza Planaren bitartez ezarri gura diren oinezko ibilbideen erreferentzia puntu moduan be egokitu ahal da». Baselizaren birgaikuntza lanak egiteko bio-eraikuntzaren irizpideak jarraitu dituzte eta material naturalak eta barriztagarriak erabili dituzte. San Bernardo baselizaren barruko antolamendua [...]
Foruko Udalak martxan ipiniko du Baldatika auzoko San Bernardo baseliza berreskuratzeko lanen bigarren fasea. Helburua, udaletik azaldu legez, baseliza hori auzotarrentzako zentro soziokultural moduan erabiltzea da. Halanda be, eliza izaten be jarraituko duela esan zuten proiektua hasi zutenean, ospakizun zehatzetarako erabili ahal izateko, Baldatikako San Bernardo egunean, esaterako.
«Herriko ondarea kontserbatu eta balorean ipintzearen alde eginez», Baldatikako San Bernardo baseliza zentro soziokultural bihurtzeko lanen bigarren fasearekin hasiko dira Foruan. Bigarren fase horretan, lehenik eta behin, baseliza berreskuratu eta balioan ipiniko da. «Herritarrei bere historiaren eta kulturaren atal hori bueltatzeko», diote udaletik. Gainera, instalazio elektrikoa, berokuntza sistema eta sistema informatikoak eta telematikoak be ipiniko dituzte hastekoak diren lanetan.
Aisialdiko jardueretarako
Baselizaren ekipamendua herritarren erabilerarako atonduko dute, «kulturarako eta aisialdirako jarduerako burutzeko». Horrela izanik, liburutegia, hitzaldi aretoa, erakusketa aretoa, kontzertuetarako gunea eta proiekzioak edota tailerrak egiteko guneak egokituko dituzte, besteak beste.
Tenpluak, bestalde, noizbehinka bada be, erabilera erlijiosoa be izango duela zehaztu dute eta antzinako erretaularen berreskurapen eta zaharbarritze lanak egin dizkiote. Udaletik jakinarazi dutenez, «2012ko Tokiko Ekintza Planaren bitartez ezarri gura diren oinezko ibilbideen erreferentzia puntu moduan be egokitu ahal da».
Baselizaren birgaikuntza lanak egiteko bio-eraikuntzaren irizpideak jarraitu dituzte eta material naturalak eta barriztagarriak erabili dituzte.
San Bernardo baselizaren barruko antolamendua hiru ataletan bananduko dute. Hain zuzen be, bi altuera izango duen gune zabal bat egokituko dute, «erabilera anitzeko aretoa» izango dana. Beheko solairuan izango ditu aretoak komunak eta biltegia eta tarteko solairua irakurketarako gunea izango da. 54 laguneko gehiegizko edukiera izango du aretoak.