Sukaldaritza tailerrean izena emoteko epea zabaldu dute
Mendatako Udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu du, eta dagoeneko, izena emoteko epea zabaldu du. Hain zuzen, interesatuek domekara arte izango dute izena emoteko. Parte hartu gura dutenek 94.625.72.04 telefono zenbakira deituz emon behar dute izena, ...
Mendatako Udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu du, eta dagoeneko, izena emoteko epea zabaldu du. Hain zuzen, interesatuek domekara arte izango dute izena emoteko.
Parte hartu gura dutenek 94.625.72.04 telefono zenbakira deituz emon behar dute izena, 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroa bi egunetan emongo dute, eta izena emoterakoan hamar euro ordaindu beharko dituzte mendatarrek.
Hilaren 30ean pintxo bereziak egiten ikasiko dute bildutakoek, eta abenduaren 7an, bestalde, jakiak brasara prestatzen ikasiko dute. Albiz auzoko txokoan emongo dituzte klaseak.