Gaurko greba deialdiak ia eraginik ez du Busturialdean
CCOO eta UGT sindikatuek gaurko deitutako greba orokorrak ia eraginik ez du izan Busturialdean. Lantegiak, komertzioak, eskolak eta administrazio publikoa, oro har, zabalik daude, eta nomaltasunez ari dira lanean. Martxoaren 29an eta irailaren 26an eginiko greben ostean, Hego Euskal Herriak aurten duen hirugarren greba orokorra da gaurkoa. Martxokoan bat egin zuten CCOOk, UGTk, LABek eta ELAk, eta soilik sindikatu abertzaleek deitu zuten irailekora. Gaurkoan, CCOOk eta UGTk prestatu dute greba.
Mobilizazioak deitu dituzte goizerako eta arratsalderako. Bizkaian, Bilbon, 12:00etan aterako da goizeko manifestazioa Plaza Biribiletik; eta 18:30ean arratsaldekoa, Jesusen Bihotzatik. EH Bilduk be mobilizazioekin bat egitera deitu ditu herritarrak.
Ertzaintzak jakinarazi du ez dela aparteko istilurik izan eta “lasaitasuna” nagusitu dela lehen orduetan. Eusko Jaurlaritzak 12:30etan jakinaraziko ditu grebak ordura arte izandako jarraipenaren datuak.