Gaztelugatxeko uretako birjina izango da CEVASen egutegiko protagonista
Gaztelugatxeko uretan urperatutatu dagoen Begoñako Ama Birjina izango da CEVAS elkarteak (Centro Excursionistaa Vizcaino de Actividades Subacticas) 2013rako atera duen egutegiaren protagonista. Izan be, datorren urteko irailean birjina horren tronurat...
Gaztelugatxeko uretan urperatutatu dagoen Begoñako Ama Birjina izango da CEVAS elkarteak (Centro Excursionistaa Vizcaino de Actividades Subacticas) 2013rako atera duen egutegiaren protagonista. Izan be, datorren urteko irailean birjina horren tronuratzearen 50 urte beteko dira.
Egutegiko azalean Begoñako Ama Birjinaren eta Gaztelugatxeko San Juanen irudiak agertuko dira. Horrez gain, CEVAS elkarteko urpekariek birjina garbitzeko egiten dituzten lanak be ikusteko aukera eskainiko du egutegiak. Irudien bitartez, gainera, horren historia be azalduko dute.
Egutegia izan gura dutenek Bermeoko Turismo Bulegoan zein Itsasora Begira dendan erosi ahalko dute.
Egutegietatik ateratako dirua Gaztelugatxeko uretan tronuratuta dagoen Begoñako Ama Birjinaren mantentze lanetarako erabiliko dutela adierazi dute elkarteko kideek; besteak beste, CEVASek Begoñako Ama Birjina seinaleztatzen duen buia kenduko du, ez baitu araudia betetzen.
2013ko irailaren 15ean Begoñako Ama Birjinaren tronuratzearen mende erdi beteko da. Ama Birjinaren irudia itsasoan lan egiten duten pertsona guztiei eta, batez be, itsasoan galdutakoei omenaldi bat dala zaltzen dute. Urtero, data horretan Gaztelugatxeko baselizan meza bat egiten dute birjinaren omenez.