Garaipenaren bidera bueltatu gura dute basurdeek, Urbietan
Bizkaia Gernika Rugby taldeak garaipenaren bidera bueltatu gura du, joan den asteburuan La Vilaren kontra galdu ostean. Bertokoen aurkaria ligako seigarren jardunaldian Universidad Vigo (Galiza) izango da. Hain zuzen, domekan jokatuko dute norgehiagoka, 12:30etik aurrera. Vigoko taldea azkenaurreko sailkatua da, eta partida bakarra irabazi du ligan. Bizkaia Gernikak, bestalde, sailkapenaren buruan jarraitzen du, La Vilaren kontra galdu arren. Teorian alde handia dago bi taldeen artean. Gernikarra, esaterako, entsegu gehien egiten duen taldea da; Vigo, bestalde, entsegu gehien jasotzen duen taldeetako bat. Hala, ezustekoa emongo luke Vigok, jokoan dauden puntuak irabaziz gero. 2011-2012 denboraldian, esaterako, galizarren kontra jokatutako bi partidak irabazi zituzten basurdeek. Ligan seigarren garaipena lortzeko, gainera, etxeko zaleen laguntza izango dute Gernika-Lumoko jokalariek, Urbietan lehiatuko baitira galizarren kontra.
Bizkaia Gernika Rugby taldeak garaipenaren bidera bueltatu gura du, joan den asteburuan La Vilaren kontra galdu ostean. Bertokoen aurkaria ligako seigarren jardunaldian Universidad Vigo (Galiza) izango da. Hain zuzen, domekan jokatuko dute norgehiagoka, 12:30etik aurrera.
Vigoko taldea azkenaurreko sailkatua da, eta partida bakarra irabazi du ligan. Bizkaia Gernikak, bestalde, sailkapenaren buruan jarraitzen du, La Vilaren kontra galdu arren.
Teorian alde handia dago bi taldeen artean. Gernikarra, esaterako, entsegu gehien egiten duen taldea da; Vigo, bestalde, entsegu gehien jasotzen duen taldeetako bat. Hala, ezustekoa emongo luke Vigok, jokoan dauden puntuak irabaziz gero. 2011-2012 denboraldian, esaterako, galizarren kontra jokatutako bi partidak irabazi zituzten basurdeek.
Ligan seigarren garaipena lortzeko, gainera, etxeko zaleen laguntza izango dute Gernika-Lumoko jokalariek, Urbietan lehiatuko baitira galizarren kontra.