Astra sormen lantegiaren kanpoaldeko eraberritze lanak irailean amaitu zituzten beharginek, baina barrutik biluzik jarraitzen du arma lantegia izandakoa. Aurpegia marraztu du, eta janztea falta zaio orain. Egoeraz jabetuta, Astra Koordinadorako kideak martxan jarri dira, eta etzi hasiko dira eraikinari bizia emoten, auzolanaren bitartez. Bizikidetzarako Arkitektura Topaketen barruan, tailer bat emongo du Todo por la Praxis talde madrildarrak, eta bertoko herritarrekin elkarlanean eraikineko zenbait altzari egingo dituzte. Guztira, 30 pertsona inguruk parte hartuko dute tailerrean. Koordinadorako kideek azaldu dutenez, tailerrean parte hartzen dutenek “horma mugikorrak” egingo dituzte beheko solairuan, eta “eszenatoki txiki bat” goiko solairuan. Horma mugikorrak, esaterako, espazioa banatzeko eta gauzak gordetzeko erabiliko dituzte. Hain zuzen, bi zatiko bost horma mugikor egingo dituzte. Koordinadorakoen berbetan, Astra “eraikin bizi bat” izatea gura dute, eta horrenbestez, horma mugikorrak jartzea onuragarria izango dela deritzote.
Urriaren 10ean Bermeoko ‘Izurdia’ atunontzia erasotu zuten zazpi piratak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituzte gaur gauean. Djiboutitik Madrila eroango dituzte, hain zuzen. ‘Izurdia’ ontziarn kontrako erasoa gelditzea lortu zuten segurtasun pribatuko agenteek, eta erasoaren barri emon zuten, inguruan zeuden gainontzeko ontziak ohartarazteko. Hala, NATOko ‘Hr Ms Rotterdam’ erasorako ontzi holandarrak piratak preso hartu zituen, eta Espainiako armadako ‘Castilla’ ontziaren esku utzi zituen. ‘Izurdia’ onatziaren jabe den enpresak Auzitegi Nazionalean jarritako demanda dela medio espainiaratuko dituzte ustezko erasotzaileak.
Kanpantxu auzoko lehenengo txarriboda herrikoia ari dira prestatzen ajangiztarrak azaroaren 17rako. Elkarrekin bazkaldu ondoren, mus txapelketa egingo dute Abi Alai Txokoan, eta izena aldez aurretik eman behar dela jakinarazi dute. 15:00etan elkartuko ...
Eako Udalak herriko mapa toponimikoaren erakusketa inauguratuko du barikuan, bizilagunei “herriko leku eta etxeen izenak jasotzeko eta berrikusteko egindako lan handiaren emaitza” erakutsi asmoz. Erakusketa zabaltzeagaz batera, herritarrek...
Gernika-Lumoko bizilagun batek, 4.700 gramoko perretxiko bat hartu zuen, herenegun. Perretxikoa ez da jangarria, baina ohikoak baino askoz tamaina handiagoa dauka. Gaur goizera arte, Leizar Tabernan egon da ikusgai, eta hara sartu diren bezeroak oso ha...
25 lagunek parte hartu zuten zapatuan Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatutako irteeran. Eguraldi euritsua egin arren, 09:00etan abiatu ziren Gernika-Olesko-Burgoa-Arratzu-Belendiz-Kortezubi-Gernika ibilbidea egitera. Hamahiru kilometro egitekoak baz...
Umeei eta gazteei euskaraz bizitzeko aukerak zabaldu asmoz, Bermeoko Udalak herriko ikastetxeekin batera, bi ekimen abiarazi dituzte. Lehenengoa 15 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu, Gaztezulo aldizkaria tresna moduan erabilita. Bigarrena, barriz, eskola agenda da. Hori 6 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago. Irakurri gozatuz ekimenaren bitartez, gazteen irakurzaletasuna sustatu gura da. Horretarako, azken urteetan egin moduan, aurten be, 132 gaztek Gaztezulo aldizkaria jasoko dute datozen sei hilabeteetan. Hainbat dira Gaztezulo aldizkariak jorratzen dituen gaiak: kirola, musika, elkarrizketak, bideojokoak, horoskopoa, sexua, zinema, literatura… «gazteek gustoko dituzten gaiak lantzen dituzte horretan», azaldu du Maite Alvarez de Zarate Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak. Gainera, paperea ez ezik, euskarri elektronikoan be jaso daiteke aldizkaria Iritziak jaso Sei hilabeteko epea amaitzerakoan, iritzia galdetu eta harpidedun egiteko eskaintza egingo diote gazteei, bai papereko aldizkariarena, baita aldizkari elektronikoarena be. Asier Abaroa Sagrado Corazon ikastetxeko euskara normalkuntzarako arduradunak adierazi legez, «irakurketa modu ludiko batean lantzeko aukera eskaintzen du Gaztezulok. Ez dute zertan derrigortuta irakurri behar. Gainera, hurbileko gaien barri emoten die gazteei». Bestalde, Amaia Erekatxo Institutuko euskara normalkuntzarako arduradunak gurasoak animatu ditu harpidetza egitera, «ez da diru asko eta adin desberdinetarako baliogarria da aldizkaria». Orain arte ekimen honek gazteen artean [...]
Neguan be erabilgarri egon dadin, Morgako Udalak Andra Mari auzoko jolasgunea estaliko du. Zurezko egitura baten bitartez eta haizeaz babesteko pantaila bati esker, eguraldi txarra dagoenean be erabili ahal izango dela azaldu dute udaletik. Izan be, &#...
2011ko udal eta foru hauteskundeetan Errigoitin emon zen iruzur elektoralaren aurrean foru aldundiak erakutsi duen “interes falta” salatu du Bizkaiko Bilduk. iruzur elektorala foru hauteskundeetan emon zenez, aldundia kaltetu zuzena dela us...