Rafa Atekak eta Igor Zatikak Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya irabazi zuten asteburuan. Azkenaldian lasterketetan parte hartu barik ibili ostean, Mungiako gidaria eta Lea-Artibako kopilotoa ezin hobeto bueltatu dira lehiaketara. Irabazleek 53 minutu eta 11 segundu behar izan zituzten rallyaren 88 kilometroak amaitzeko. Xabier Lujua eta Jesus Estrada sailkapenaren buruan egon ziren seigarren tartera arte, baina bidetik irten ziren, denbora asko galduz. Halanda be, bederatzigarren postuan sailkatzea lortu zuten, Euskadiko Txapelketaren buruan jarraituz. Txapelketa amaitzeko lasterketa bakarra falta da. Bigarren postuan irabazleengandik 34 segundura, Txus Jaio eta Jesus Urkidi sailkatu ziren. Markinarrek lasterketa edarra egin zuten, eta Formula Libreen mailan irabazteaz gain, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuten. Hirugarren denborarik onena, bestalde, Roland Holkek eta Yago Fuentesek egin zuten. Gernika-Lumokoa Rally gogorra izan zen gidarientzat eta kopilotoentzat. Lasterketa hasi zuten 61 kotxeetatik 32k bakarrik lortu zuten amaitzea. Irabazleak mailaz maila Seigarren maila: Roland Holke eta Yago Fuentes Bosgarren maila:Rafa Ateka eta Igor Zatika Laugarren maila: Jorge Rodriguez eta Asier Arrillaga Hirugarren maila: Xabier Alustiza eta Xabier Altube Bigarren maila: Jesus Perez eta Alejandro Perez Lehen maila: Lander Mella eta Ibai Etxebarria Formula Libre maila: Txus Jaio eta Jesus Urkidi Junio maila: Aitor Saizar eta Gorka Aginaga
Atzo arratsaldean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Balmasedako Klaret Antzokian, eta Ibon Ajuria gernikarrak lortu zuen punturik gehien. Halandaze, Ajuria zuzenean sailkatuko da finalaurreetara, eta gainontzekoek puntua...
Zapatuko loteria zozketak 5,5 milioi euro utzi ditu Bizkaian; horietatik 4,3 milioi, hain zuzen be, Foruan geratuko dira. Izan be, herriko peña batek zituen zenbaki irabazlea: 41.095a. Gernika-Lumoko San Juan kalean dagoen administrazioak 41.095 zenbakiko 70 dezimo saldu zituen, horietatik 24 Foruko peña bati; gainontzekoak leihatilan saldu zituen. Zenbaki irabazlea izateaz gain, 3 milioi eurorekin saritua izaten den zatiki berezia be foruarrek izan dute. Dezimo irabazle bakoitzagatik 60.000 euro jasoko dute.
Beste behin be, «herriko historia zabaltzea» helburu duen Bermistorian iristear dago; izan be, Erdi Arora bueltatzeko aukera izango dute bermeotarrek asteburuan. Ohiko Erdi Aroko azokaz gain, beste hainbat jarduera be antolatu dituzte egunotarako. Zapatuan, 12:00etan Idurre Bideguren alkatearen pregoiarekin emongo diote hasiera Bermistoriani. Ordutik aurrera, «bai herritarrek eta bai kanpotik datozenak be Bermeoko iragana ezagutu ahalko dute, giro alaian murgilduta, gainera», esan du alkateak. Asteburuko protagonista nagusia Alde Zaharrean kokatzen duten Erdi Aroko azoka izaten dela azaldu dute Bermeoko alkateak eta Aingeru Astui kultura zinegotziak. Urtero legez, hainbat produktu izango dira salgai 60 saltoki ingurutan; gaztak, eztia, txokolateak, kremak, xaboia, bitxiak izango dira beste hainbaten artean. Erdi Aroko azoka zapatuan 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da zabalik eta domekan, barriz, goizez bakarrik 10:00etatik 15:00etara. Kale animazioa Asteburuan, gainera, Alde Zaharretik kale animazioa ez dela falta izango jakinarazi dute jaialdiaren aurkezpen ekitaldian. Arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, zeramika tailerrak, loren tailerrak izango dira, besteak beste. Zapatuan, Izaro Abesbatzaren kalejira be izango da Alde Zaharretik. Horiek herrian «giro polita» sortuko dutela esan du kultura zinegotziak, «Bermeo Erdi Arora eroaten lagunduko dute». Herriko umeek be ez dute aspertzeko denborarik izango, oholezko jokoekin jolasteko aukera izango baitute. Ludotekak, gainera, zapaturako jarduera bereziak prestatu [...]
Bizkaia Gernika Rugbyren debuta Europako Amlin Cup txapelketan ez da gura bezain ona izan. Worcester Warriors taldeak errez irabazi zuen zapatuko partida, basurdeek dena eman arren. 5-85 amaitu zen partida, ingelesen alde.