
Astra sormen lantegiaren kanpoaldeko eraberritze lanak irailean amaitu zituzten beharginek, baina barrutik biluzik jarraitzen du arma lantegia izandakoa. Aurpegia marraztu du, eta janztea falta zaio orain. Egoeraz jabetuta, Astra Koordinadorako kideak martxan jarri dira, eta etzi hasiko dira eraikinari bizia emoten, auzolanaren bitartez. Bizikidetzarako Arkitektura Topaketen barruan, tailer bat emongo du Todo por la Praxis talde madrildarrak, eta bertoko herritarrekin elkarlanean eraikineko zenbait altzari egingo dituzte. Guztira, 30 pertsona inguruk parte hartuko dute tailerrean. Koordinadorako kideek azaldu dutenez, tailerrean parte hartzen dutenek “horma mugikorrak” egingo dituzte beheko solairuan, eta “eszenatoki txiki bat” goiko solairuan. Horma mugikorrak, esaterako, espazioa banatzeko eta gauzak gordetzeko erabiliko dituzte. Hain zuzen, bi zatiko bost horma mugikor egingo dituzte. Koordinadorakoen berbetan, Astra “eraikin bizi bat” izatea gura dute, eta horrenbestez, horma mugikorrak jartzea onuragarria izango dela deritzote.

Urriaren 10ean Bermeoko ‘Izurdia’ atunontzia erasotu zuten zazpi piratak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituzte gaur gauean. Djiboutitik Madrila eroango dituzte, hain zuzen. ‘Izurdia’ ontziarn kontrako erasoa gelditzea lortu zuten segurtasun pribatuko agenteek, eta erasoaren barri emon zuten, inguruan zeuden gainontzeko ontziak ohartarazteko. Hala, NATOko ‘Hr Ms Rotterdam’ erasorako ontzi holandarrak piratak preso hartu zituen, eta Espainiako armadako ‘Castilla’ ontziaren esku utzi zituen. ‘Izurdia’ onatziaren jabe den enpresak Auzitegi Nazionalean jarritako demanda dela medio espainiaratuko dituzte ustezko erasotzaileak.

Kanpantxu auzoko lehenengo txarriboda herrikoia ari dira prestatzen ajangiztarrak azaroaren 17rako. Elkarrekin bazkaldu ondoren, mus txapelketa egingo dute Abi Alai Txokoan, eta izena aldez aurretik eman behar dela jakinarazi dute. 15:00etan elkartuko ...

Eako Udalak herriko mapa toponimikoaren erakusketa inauguratuko du barikuan, bizilagunei “herriko leku eta etxeen izenak jasotzeko eta berrikusteko egindako lan handiaren emaitza” erakutsi asmoz. Erakusketa zabaltzeagaz batera, herritarrek...

Gernika-Lumoko bizilagun batek, 4.700 gramoko perretxiko bat hartu zuen, herenegun. Perretxikoa ez da jangarria, baina ohikoak baino askoz tamaina handiagoa dauka. Gaur goizera arte, Leizar Tabernan egon da ikusgai, eta hara sartu diren bezeroak oso ha...

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, urriaren 30etik 31ra (martitzenetik eguaztenera) itxi egingo dute zenbait unetan BI-635 errepidea, noranzko bietan. Zornotzako Larrea auzoaren eta Muxikako Gorozika auzoaren artean zarratuko dute, hain zuzen b...

Erdu Gazte Taldeak antolatuta, Jon Maiaren Gazta zati bat dokumentala ikusteko bigarren aukera bat egon da Muxikan. Egun berean Gernika-Lumon be proiektatu zutela eta, Zubieta Errota udal liburutegian 32 lagun batu izana datu ona dela esan dute Erdukoe...

Iritsi da Gernika-Lumoko hitzordu garrantzitsuenetarikoa. Gaur milaka lagun hartu ditu herriak, urriko azken asteleheneko azokan. Baserri mundua kalera atera eta nekazal kutsua hartu du Gernika-Lumok, eta horren erantzule dira han eta hemen ipini dituzten 286 saltokiak. Eguraldiak lagunduta, jendetza batu da gaurko egunean. Sari banaketa hasi da, Aitzol Zubizarretak aurkeztuta. Bi sari geratu dira Busturialdean. Gazta onenaren saria Zeanurira joan da, Jon Etxebarriarena hautatu baitu epaimahaiak. Ordiziako azokan ere hark irabazi zuen. Iraileko azoka horretan gazta erdiaren truke 7.400 euro eman zituen Catalana Occidente aseguru etxeak. Gernika-Lumon, ordea, ez da zenbateko horretara heldu; Muruetako Kamiñoko jatetxeak erosi du, 5.700 euroren truke. Zabaletak (Muniain) irabazi du bigarren saria, eta gazta erdia 600 euroan erosi du Xabier Totorikaguena Xaibor-ek, Jose Antonio Bastegieta Markok gidatutako enkantean. Aurtengo saridunak: Ezti milalorea: Jabier Larrinaga (Kortezubi). Txilar eztia: Balentin Llona (Zornotza). Txakolin zuria: Jose Antonio Torre (Larrabetzu). Txakolin gorria: Jose Antonio Torre (Larrabetzu). Txakolin beltza: Zabala txakolina (Bakio). Gazta: 1. Jon Etxebarria (Zeanuri); 2. Zabaleta (Muniain); 3. Aizpea (Olaberria); 4. Aitor Unamuno (Aramaio). Barazkiak: Adela Andikoetxea (Urduliz) Frutak: Jose Etxebarria (Gatika). Lorak: Mari Carmen Alzibar (Gernika-Lumo). Giro ona dago kale batean zein bestean, eta asko dira erosketak egiten ari direnak, herritarrak zein kanpotik etorritakoak. Ciclista Gernikesa [...]

Plataforma Ruralek antolatuta, gaur hasi da Euskal Herriko eta Espainiako nekazarien topaketa. Antolatzaileek azaldu dutenez, 300 nekazari inguru batzea aurreikusten dute datozen egunetan, Gernika-Lumo nekazaritza eta elikadura burujabetzaren erdigunea bihurtuz. Zortzigarren eztabaida egunean “bizirik dagoen nekazal mundu baten alde” egingo dute parte hartzaileek, nekazaritzaren eta elikaduraren burujabetza defendatuz. Topaketa amaitu bitartean, eztabaidak egingo dituzte, eta bertoko nekazal ustiapenak bisitatuko dituzte. Plataforma Ruraletik diotenez, egungo nekazal eredu kapitalista azkenetan dago, eta aurten kapitalismoaren hileta ospatuko dute. Plataformako kideen ustez, etorkizun barri bat eraikitzeko aukera duen lehen belaunaldia dira eta, hortaz, batzera deitu dituzte elikadura burujabetza defendatzen duten guztiak. Gernika-Lumoko topaketan eredu neoliberaletik kanpo dauden egungo ekimen eta proiektu desberdinak ezagutaraziko dituzte. Plataformakoek diotenez, proiektu horiek ezagutzera emotea aberasgarria izango da, eta datozen bi urteetan ekimen amankomunak martxan jartzea erraztuko du. Nekazaritza burujabetzaren aldeko asteburua hilaren 28an amaituko da, ekitaldi kultural bategaz. Ekitaldi horretan, nekazal mundu bizi baten aldeko foroaren zortzigarren adierazpena irakurriko dute, eta haziak trukatuko dituzte. Amaitzeko, Amparo Sanchez abeslariak zenbait kanta joko ditu Gernika-Lumoko arbolaren ondoan.

25 lagunek parte hartu zuten zapatuan Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatutako irteeran. Eguraldi euritsua egin arren, 09:00etan abiatu ziren Gernika-Olesko-Burgoa-Arratzu-Belendiz-Kortezubi-Gernika ibilbidea egitera. Hamahiru kilometro egitekoak baz...

Umeei eta gazteei euskaraz bizitzeko aukerak zabaldu asmoz, Bermeoko Udalak herriko ikastetxeekin batera, bi ekimen abiarazi dituzte. Lehenengoa 15 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu, Gaztezulo aldizkaria tresna moduan erabilita. Bigarrena, barriz, eskola agenda da. Hori 6 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago. Irakurri gozatuz ekimenaren bitartez, gazteen irakurzaletasuna sustatu gura da. Horretarako, azken urteetan egin moduan, aurten be, 132 gaztek Gaztezulo aldizkaria jasoko dute datozen sei hilabeteetan. Hainbat dira Gaztezulo aldizkariak jorratzen dituen gaiak: kirola, musika, elkarrizketak, bideojokoak, horoskopoa, sexua, zinema, literatura… «gazteek gustoko dituzten gaiak lantzen dituzte horretan», azaldu du Maite Alvarez de Zarate Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak. Gainera, paperea ez ezik, euskarri elektronikoan be jaso daiteke aldizkaria Iritziak jaso Sei hilabeteko epea amaitzerakoan, iritzia galdetu eta harpidedun egiteko eskaintza egingo diote gazteei, bai papereko aldizkariarena, baita aldizkari elektronikoarena be. Asier Abaroa Sagrado Corazon ikastetxeko euskara normalkuntzarako arduradunak adierazi legez, «irakurketa modu ludiko batean lantzeko aukera eskaintzen du Gaztezulok. Ez dute zertan derrigortuta irakurri behar. Gainera, hurbileko gaien barri emoten die gazteei». Bestalde, Amaia Erekatxo Institutuko euskara normalkuntzarako arduradunak gurasoak animatu ditu harpidetza egitera, «ez da diru asko eta adin desberdinetarako baliogarria da aldizkaria». Orain arte ekimen honek gazteen artean [...]

Neguan be erabilgarri egon dadin, Morgako Udalak Andra Mari auzoko jolasgunea estaliko du. Zurezko egitura baten bitartez eta haizeaz babesteko pantaila bati esker, eguraldi txarra dagoenean be erabili ahal izango dela azaldu dute udaletik. Izan be, &#...

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Errigoitin emon zen iruzur elektoralaren aurrean foru aldundiak erakutsi duen “interes falta” salatu du Bizkaiko Bilduk. iruzur elektorala foru hauteskundeetan emon zenez, aldundia kaltetu zuzena dela us...

San Martin kaleko 7. atarian dauden bost etxebizitza tasatu alokairuan ipintzeko erabakia hartu du Bermeoko Udalak. Saldu barik gelditu diren 1B, 1C, 2B, 3B eta 4B dira, hain zuzen be, alokairuan jarriko dituztenak. Bermeoko Udaletik azaldu duten modua...

Espero legez, aurten be hainbat gazte batu ditu Astelehentxutxuk. Gazteen arteko harremanak eta komunikazioa sendotzeko sortutako egunak eguraldi kaxkarrari aurre egin eta plaza jendez betetzea lortu zuen zapatuan. 70 paella inguru eta 1.300 la...

Errege Kopako finalaurrekoak jokatuko ditu Bizkaia Gernika Rugby Taldeak, zapatuan Atletico Madrilen kontrako partida irabazi ostean (29-10). Hain zuzen, Ampo Ordizia izango dute aurkari finalerdietan, gipuzkoarrek atzo Cetransa El Salvador taldearen k...

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak zapatu-domekan jokatuko dira, Mungia eta Sopelan. Ander Elortegi natxituarrak Mungian zeukan jokoan finalaurretarako txartela, baina Fredi Paia algortarra nagusitu zen saio horretan...

Sancti Spiritus Bermeoko Zaharren Egoitzak jaia egin zuen atzo. Jaialdiaren baitan bi egoiliar omendu zituzten, Eloisa Astiazaran eta Miren Bastegieta 96 eta 86 urte dituztenak, hurrenez hurren. Lora sorta bana jaso zuten. Bermeoko Udaleko ordezka...
