Erdi Arora bueltatuko dira bermeotarrak asteburuan
Beste behin be, «herriko historia zabaltzea» helburu duen Bermistorian iristear dago; izan be, Erdi Arora bueltatzeko aukera izango dute bermeotarrek asteburuan. Ohiko Erdi Aroko azokaz gain, beste hainbat jarduera be antolatu dituzte egunotarako. Zapatuan, 12:00etan Idurre Bideguren alkatearen pregoiarekin emongo diote hasiera Bermistoriani. Ordutik aurrera, «bai herritarrek eta bai kanpotik datozenak be Bermeoko iragana ezagutu ahalko dute, giro alaian murgilduta, gainera», esan du alkateak. Asteburuko protagonista nagusia Alde Zaharrean kokatzen duten Erdi Aroko azoka izaten dela azaldu dute Bermeoko alkateak eta Aingeru Astui kultura zinegotziak. Urtero legez, hainbat produktu izango dira salgai 60 saltoki ingurutan; gaztak, eztia, txokolateak, kremak, xaboia, bitxiak izango dira beste hainbaten artean. Erdi Aroko azoka zapatuan 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da zabalik eta domekan, barriz, goizez bakarrik 10:00etatik 15:00etara. Kale animazioa Asteburuan, gainera, Alde Zaharretik kale animazioa ez dela falta izango jakinarazi dute jaialdiaren aurkezpen ekitaldian. Arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, zeramika tailerrak, loren tailerrak izango dira, besteak beste. Zapatuan, Izaro Abesbatzaren kalejira be izango da Alde Zaharretik. Horiek herrian «giro polita» sortuko dutela esan du kultura zinegotziak, «Bermeo Erdi Arora eroaten lagunduko dute». Herriko umeek be ez dute aspertzeko denborarik izango, oholezko jokoekin jolasteko aukera izango baitute. Ludotekak, gainera, zapaturako jarduera bereziak prestatu [...]
Beste behin be, «herriko historia zabaltzea» helburu duen Bermistorian iristear dago; izan be, Erdi Arora bueltatzeko aukera izango dute bermeotarrek asteburuan. Ohiko Erdi Aroko azokaz gain, beste hainbat jarduera be antolatu dituzte egunotarako.
Zapatuan, 12:00etan Idurre Bideguren alkatearen pregoiarekin emongo diote hasiera Bermistoriani. Ordutik aurrera, «bai herritarrek eta bai kanpotik datozenak be Bermeoko iragana ezagutu ahalko dute, giro alaian murgilduta, gainera», esan du alkateak.
Asteburuko protagonista nagusia Alde Zaharrean kokatzen duten Erdi Aroko azoka izaten dela azaldu dute Bermeoko alkateak eta Aingeru Astui kultura zinegotziak. Urtero legez, hainbat produktu izango dira salgai 60 saltoki ingurutan; gaztak, eztia, txokolateak, kremak, xaboia, bitxiak izango dira beste hainbaten artean.
Erdi Aroko azoka zapatuan 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da zabalik eta domekan, barriz, goizez bakarrik 10:00etatik 15:00etara.
Kale animazioa
Asteburuan, gainera, Alde Zaharretik kale animazioa ez dela falta izango jakinarazi dute jaialdiaren aurkezpen ekitaldian. Arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, zeramika tailerrak, loren tailerrak izango dira, besteak beste. Zapatuan, Izaro Abesbatzaren kalejira be izango da Alde Zaharretik. Horiek herrian «giro polita» sortuko dutela esan du kultura zinegotziak, «Bermeo Erdi Arora eroaten lagunduko dute».
Herriko umeek be ez dute aspertzeko denborarik izango, oholezko jokoekin jolasteko aukera izango baitute. Ludotekak, gainera, zapaturako jarduera bereziak prestatu dituela esan dute.
Zapatu gauean Portuko Sorgiñe Elkarteak antolatu duen ikuskizuna egongo da. 21:00etan hasiko da Alde Zaharrean eta Portu Zaharrararteko kalejira egingo du. Erdi Aroan girotutako ikuskizuna dela diote.
Solasaldia urriaren 23an
1912ko galernaren mendeurrenari jarraipena emonaz, hilaren 23an, Argiak eta itzalak 1912ko galernan solasaldia antolatu dute. Arrantzaleen Museoko Chile aretoan izango da, 19:30ean. Ramon Basaldua kazetari bermeotarrak egingo ditu moderatzaile lanak eta Mikel Xabier Aizpuru, Juan Antonio Apraiz, Aingeru Astui eta Alberto Santana izango dira hizlariak. Halanda be, «formatu irekia» izango duela jakinarazi du Astuik, hau da, herritarrek edozein momentutan galderak edo ekarpenak egiteko aukera izango dute. Urte haretan Bermeon zelan bizi zen ezagutzeko aukera emongo du solasaldi horrek.
Bisita gidatuak be ez dira falta izango aurrekoetan egin moduan. Europako Ondarearen Jardunaldiekin bat eginda, martitzenetik domekara bitartean, herrian Erdi Aro amaieran zeuden guneak ezagutzeko aukera emongo dute, garai haretako aztarnak be ezagutu ahalko dira; San Juan portalea, Ertzilla Dorrea, Santa Eufemia eliza eta San Frantziskoren komentua eta bertako klaustroa, besteak beste. Bisitak ordutegi desberdinetan eskainiko dira baina aurretiaz izena emon beharko da Turismo Bulegoan.