Ikasturte amaierako jaialdiarekin emon zioten oporrei hasiera Bermeoko ikastetxeetako ikasleek. Zikloka bananduta ekintza desberdinak egin zituzten barikuan, ondoren denak Goiko Plazan bildu ziren biribilketak egiteko eta handik Lamerara jaitsiera egit...
Ibarrangeluko hirugarren mendi martxak 280 lagun inguru batu zituen joan den domekan. Eguraldia lagun zutela parte hartzaileek edarto pasatzeko aukera izan zuten Ibarrangeluko auzo ezberdinak zeharkatuz, eta horrenbestez, antolatzaileak pozik azaldu di...
Hainbat herritar izan ziren Elias Fernandez preso politiko bermeotarrak 26 urte preso daramatzala salatzeko, barikuan egindako manifestazioan. Ondoren, ekitaldia egin zuten Lameran. Txalapartariak, dantzariak, bertsolariak, hip-hop-eko abeslariak…...
Bigarren postuan sailkatuta, Busturialdea Arraun Elkarteak ezustekoa emon zuen zapatuan, 2012ko ARC1 ligako lehenengo estropadan. Elantxobeko taldea iaz igo zen mailaz denboraldi bikaina egin ostean, eta aurten be, edarto hasi du denboraldia. Hala, aurreikuspenei kontra eginez, elantxobetarrek faborito nagusiei aurrea hartzea lortu zuten. Santurtzi, Isuntza, Camargo, Ondarroa eta Donostiarra, esaterako, atzean utzi zituen Busturialdeak. Hain zuzen, Elantxobeko taldeak lehia estua izan zuen Isuntzagaz. Lekeitiarrak Busturialdearen aurretik joan ziren azkenengo ziabogaraino, baina azkenengo luze ikaragarria eginda, etxeko taldeak Isuntzari aurrea hartzea lortu zuen. Helmuga lerroan elantxobetarrek lau segunduko aldea atera zioten Isuntzari. Patxi Egurrola Busturialdeako presidenteak jakinarazi duenez, “ezusteko pozgarria” izan da bigarren postuan sailkatzea. Busturialdea bezalako talde txiki batentzat horren maila ona emotea «ikaragarri pozgarria» dela dio. Nabarmendu duenez, “ia-ia miraria izan da Orioren atzetik bigarren sailkatzea”. Etxeko estropadan maila oso ona emon arren, halanda be, elantxobetarrek ez dute burua galdu gura, bigarren postua errepikatzea “oso zaila” izango dela baitakite.