Final zortzirenetan esan diote agur Espainiako Txapelketari KESBekoek
Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak herenegun esan zion agur Kadeteen Espainiako Txapeketari, final zortzirenetan kanporatuak izan ostean. Bertokoek maila ona emon dute, eta final zortzirenak jokatzeko sailkatuta, txapelketa hasi aurretik zehaztu zuten helburua bete dute. Final zortzirenetan, Puerto Portuense talde andaluziarraren kontra jokatu zuten gernikarrek. KESBeko jokalariek lehenengo zatia bizirik amaitzea lortu zuten, baina bigarren zatian andaluziarrek nagusitasun ikaragarria erakutsi zuten, eta markagailuan ihes egitea lortu zuten. Hala, gernikarrek nabarmen galdu zuten 90-63. Ligaxkaren hiru partidak irabazita, Gernika-Lumoko neskek maila oso ona emon zuten Espainiako Txapelketaren hasieran, final zortzirenak jokatzeko eroso sailkatuz. Bertokoek, lehenengo postuan amaitu zuten ligaxka Uva Ponce multzoko talderik sendoenari aurrea hartuta.
Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak herenegun esan zion agur Kadeteen Espainiako Txapeketari, final zortzirenetan kanporatuak izan ostean. Bertokoek maila ona emon dute, eta final zortzirenak jokatzeko sailkatuta, txapelketa hasi aurretik zehaztu zuten helburua bete dute.
Final zortzirenetan, Puerto Portuense talde andaluziarraren kontra jokatu zuten gernikarrek. KESBeko jokalariek lehenengo zatia bizirik amaitzea lortu zuten, baina bigarren zatian andaluziarrek nagusitasun ikaragarria erakutsi zuten, eta markagailuan ihes egitea lortu zuten. Hala, gernikarrek nabarmen galdu zuten 90-63.
Ligaxkaren hiru partidak irabazita, Gernika-Lumoko neskek maila oso ona emon zuten Espainiako Txapelketaren hasieran, final zortzirenak jokatzeko eroso sailkatuz. Bertokoek, lehenengo postuan amaitu zuten ligaxka Uva Ponce multzoko talderik sendoenari aurrea hartuta.