Gernika-Lumoko Udalak 2012rako udal aurrekontua onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran, Bildu koalizioaren aldeko eta EAJ-PNVren kontrako botoekin. Bertan jakinarazi zutenez, udalak 17.658.706,41 euroko aurrekontua izango du; iazkoagaz alderatuz, %2,26an murriztuko du aurtengo aurrekontua, hain zuzen be. Batetik, Gernika-Lumoko Udalak %3,58ko finantza-karga duela azaldu zuen herriko alkate Jose Mari Gorroñok. Izan be, aipatu zuenez, lau kreditu ditu eskatuta udalak; besteak beste, Santanape kiroldegia ordaintzeko dutena –aurten bukatuko dute ordainketa–, eta Astra eraikinari dagokiona –bost urteren buruan bukatuko dute ordainketa–. Bestalde, Iñaki Gorroño Ogasun saileko zinegotziak azaldu zuenez, Ekonomia Jardueren gaineko Zergatik (EJZ) eta Udalkutxatik eratorritako diru sarrera gutxiago aurreikusten dute; hain zuzen be, iazkoagaz alderatuz, 168.045,57 euro gutxiago jasoko ditu udalak partida horri dagokionez. Inbertsioetarako dirua Bestalde, 2012ari begira hainbat inbertsioa egingo dituztela jakinarazi zuten. Besteak beste, Gernika-Lumoko UdalakAstra eraikina atontzeko aurrekontuaren 360.000euro erabiliko dituela aipatu zuten. Horrez gain, beste 237.000 euro Santa Luzioa auzoa urbanizatzen amaitzeko erabiliko ditu. Gainera, erretiratuen elkartean igogailua jartzea aurreikusten dute, eta, horretarako, 18.000 euro erabiliko dituzte. Azkenik, Juan Kaltzada kalearen berrantolaketa-proiektuari jarraipena emonez, 385.000 euroko partida aurreikusi dute. Mugikortasun planaren ikerketari be eutsiko dio aurten udalak, eta, horretarako, 50.000 euro erabiliko ditu. Oposizio taldearen salaketa Atzoko osoko bilkuran EAJ-PNV oposizioko taldeak «batzordeetako koordinazio eza» [...]
Errigoitiko Olabarri auzoko Malluki industriagunearen egitasmoak zeresana emoten jarraitzen du. Azken urteetan sortutako kritika ugariei erantzunez, industrialdeak hirigintza legedia eta ingurumena errespetatzen dituela esan du EAJk, Bizkai Buru Batzar...
Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak herenegun esan zion agur Kadeteen Espainiako Txapeketari, final zortzirenetan kanporatuak izan ostean. Bertokoek maila ona emon dute, eta final zortzirenak jokatzeko sailkatuta, txapelketa hasi aurretik zehaztu zuten helburua bete dute. Final zortzirenetan, Puerto Portuense talde andaluziarraren kontra jokatu zuten gernikarrek. KESBeko jokalariek lehenengo zatia bizirik amaitzea lortu zuten, baina bigarren zatian andaluziarrek nagusitasun ikaragarria erakutsi zuten, eta markagailuan ihes egitea lortu zuten. Hala, gernikarrek nabarmen galdu zuten 90-63. Ligaxkaren hiru partidak irabazita, Gernika-Lumoko neskek maila oso ona emon zuten Espainiako Txapelketaren hasieran, final zortzirenak jokatzeko eroso sailkatuz. Bertokoek, lehenengo postuan amaitu zuten ligaxka Uva Ponce multzoko talderik sendoenari aurrea hartuta.
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Fronte Polisarioaren Euskadiko delegazioak ume sahararrak uztailean eta abuztuan herrira ekartzeko Oporrak Bakean kanpaina martxan jarri du, eta bertan parte hartu dezaketen boluntario bila dabiltza. Osasuna da ...
Bermeoko futbol taldeak Ohorezko Mailako liga lehenengo postuan amaitzeko aukera izango du, Getxo liderrak asteburuko partida galduz edo bardinduz gero. Bertokoek puntu bakarrera dute Getxo, eta horrenbestez, irabaziz gero, liga garaikurra eskualdera e...
Kosnoaga Igeriketa Taldeak maila oso ona emon du bukatu barri den eskolarteko denboraldian. Gernika-Lumoko taldeak ume mailako mutilen txapelketa irabazi du, eta podiumean sartu da bi bider gehiago. Hain zuzen, taldea bigarren postuan sailkatu da umetxo mailako txapelketa mistoan, eta hirugarren postuan sailkatu da ume mailako nesken txapelketan. Ume mailako mutilen eta nesken emaitzak batuz gero, bestalde, gernikarrek bigarren postuan amaitu dute denboraldia. Taldetik azaldu dutenez, “emaitza oso ona da txapelketan 29 taldek parte hartzen dutela kontuan hartuz gero”. Kosnoagako kideen berbetan, 2007an proiektua martxan jarri zutenetik, “taldea hazi egin da etenik barik”, eta orain, fruituak batzen hasi dira. Diotenez, “maila oso ona” emon dute taldeko zenbait igerilarik, eta etorkizunari baikor begiratzen diote. “Erronka barriei gogotsu heltzeko balio dute emaitza onek” nabarmendu dute.
Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailak eta Berbalagun egitasmoak antolatuta Bermeon dauden sendabelarrak ezagutzeko irteera gidatua egingo dute zapatu goizean. Ingurumen astearen baitan antolatutako jarduera da etzikoa. 09:30ean ipini dute hitzordua tren ge...
Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxeak gurasoentzako jaia egingo du zapatuan eta horretarako hainbat jarduera prestatu dituzte. 11:00etan emongo diote hasiera jai egunari. Ordu horretan gurasoek ikasleek azken egunotan prestatutako ikuskizunetaz gozatzeko aukera izango dute ikastetxeko areto nagusian. Seigarren mailakoak, barriz, aurton eskola utzi beharko dutenez, agur esateko ikuskizun berezia prestatu dute. 12:30ean eskolako txikienek ikastetxeko inguruetatik ibilbide txiki bat egin ahalko dute txirrinduan. Beranduago, 13:00etan ikasle guztiek edukiko dute horretarako aukera. Ordu horretako bira luzeagoa izango da, herri guztitik ibiliko baitira. 13:30ean ikasleek bazkaltzeko geldiunea egingo dute, izan be, 14:30eatik aurrera puzgarrietan jolasteko aukera izango baitute. 17:00etarako ahotsak prest izan beharko dituzte ikasleek Irrien Lagunak karaokeari hasiera emongo diotelako eta hori amaitzerakoan Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizunaz gozatu ahalko dute bertaratutakoek.