Hutsik zegoen eraikin bateko teilatua erori da
Atzo gauean, 22:25 inguruan, hutsik zegoen eraikin bateko teilatua erori da. Ertzaintzatik adierazi duten moduan, Eskinarruaga kaleko 10. zenbakian gertatu da ezbeharra eta teilatua hirugarren solairuraino erori dela azaldu dute. Etxea hutsik zegoenez,...
Atzo gauean, 22:25 inguruan, hutsik zegoen eraikin bateko teilatua erori da. Ertzaintzatik adierazi duten moduan, Eskinarruaga kaleko 10. zenbakian gertatu da ezbeharra eta teilatua hirugarren solairuraino erori dela azaldu dute.
Etxea hutsik zegoenez, ez da zauriturik egon, Ertzaintzaren arabera. Halanda be, ondoko etxebizitzetako –8 eta 12 atarietakoak – auzotarrek “badaezpada” etxeak utzi behar izan zituzten. Zehazki, atzo gauetik egon dira euren etxeetara sartu ezinik. Goizean zehar edukiko dute beharrezko gauzen bila euren etxeetara sartzeko aukera, txandaka.
Teknikariak eta arkitektoa egon dira ezbeharraren lekuan, eraikinaren egoera ikuskatzen. Lehenbizi eraikina habetu behar dela eta ganbaren solairua eraitsi behar dela ondorioztatu dute. Harik eta dena ondo finkatu eta eutsi arte alboko atarietako bizilagunek ezin izango dute euren etxebizitzetara itzuli.
Auzotarrek esan dutenez, urteak zeramatzaten jausi den eraikinaren egoera txarra salatzen.