Eskolarteko XXIV. Antzerki Asteak 100 bat ikasle batuko ditu egunotan. Ikastetxeetako aktore gazteak herenegun hasi ziren lanak taularatzen, eta bihar arte Lizeoko izarrak izango dira. Gaur, Gernika-Lumoko Institutuko ikasleen eta Mertzede Ikastetxeko ikasleen lanak ikusteko aukera izango dute gernikarrek. Lehenengoa 11:00etan hasiko da, eta bigarrena, barriz, 15:00etan. Bihar 11:00etan, bestalde, Seber Altube Ikastolakoek Antzerki Asteko azkenengo saioa antzeztuko dute. Guztira, Gernika-Lumo inguruko zazpi ikastetxek parte hartu dute Antzerki Astean. Lehenengo lau saioetan, esaterako, San Fidel Ikastolako, Allende Salazar Ikastetxeko, Barrutialde Institutuko eta Barrutia Ikastetxeko ikasleak igo ziren taula gainera.
Atzo gauean, 22:25 inguruan, hutsik zegoen eraikin bateko teilatua erori da. Ertzaintzatik adierazi duten moduan, Eskinarruaga kaleko 10. zenbakian gertatu da ezbeharra eta teilatua hirugarren solairuraino erori dela azaldu dute. Etxea hutsik zegoenez,...