2012-2013 ikaturterako izena emoteko epea zabalik dauka Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak. Jakinarazi dutenez, hilaren 31 izango da horretarako azken eguna. Dena den, egun horretatik aurrera be eman ahalko da izena, beti be, ikasgaietan plaz...
Mertzede ikastetxeko ikasle gazteek argazki jendetsu bat atera dute gaur, Athletic-eko jokalarie animoak emoteko asmoagaz. Athletic-ek bihar jokatuko du Europa Leagueko finala, eta Mertxedeko ikasleek ondo gogoan dute. Hala, kolore zuri gorriz jantzit...
Ajangizko Udalak bidegorria jarriko du Kanpantxu auzora igotzeko. Mikel Ander Zubizarreta alkateak azaldu duenez, “Kanpantxu auzora igotzeko dauden bi sarreretatik bidegorria jarriz, oinezkoentzako zirkuitu txiki bat izango dugu herrian”. Hala, Mendieta auzoa, Kanpantxu auzoa, eta Maierreko zubia lotzea lortuko dute, beharginek Kanpantxuko lanak amaitzen dituztenean. Behin lanak amaituta, Ajangiztarrek 4,5 kilometro inguruko bidegorri sareaz gozatzeko aukera izango dute. Zubizarretak dioenez, “proiektu garrantzitsu bat” da ajangiztarrentzat, “herriko auzo garrantzitsuenak” bidegorri bategaz lotuko baitituzte. Hala, pozarren azaldu da herriko “errepide sarean” hobekuntzak egiten jarraitu dezaketelako. Alkatearen berbetan, egokitzapenekin “errepide sarea” hobetuko dute, eta “oinezkoen segurtasunean beste aurrerapauso” bat emongo dute. Kanpantxu auzora doazen bi errepide zatiak egokitzeko Udalak 117.000 euro inguruko aurrekontua dauka, eta Foru Aldundiaren %44ko diru-laguntza jasoko du.
Bermeoko Udalak Nuntxaku Kultur Elkartearekin eta Skateruek Elkartearekin hitzarmenak sinatu ditu, eta horiek joan den egueneko udalbatzan adostu zituzten aho batez. Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillaren erabilera arautzeko hitzarmena da Nuntxakurekin sinatu dutena. Zortzi urtetan berbaz bakarrik izandako akordioa formalizatu dute orain. Izan be, kontuan hartzekoa da elkarteak zortzi urte daramatzala Kapillan jarduera desberdinak antolatzen eta azken bost urteetan, gainera, autokudeatuta. Hitzarmen horren bitartez, orain arte egin legez, Nuntxakuk kudeatuko du Kapillaren erabilera eta finantziazio bidea autokudeaketa izaten jarraituko du. Jarduerak, gainera, elkarteak antolatutakoak izango dira. Nuntxakuk asanblada irekien bidez funtzionatzeko konpromisa hartu du, hau da, edozein herritarrek izango du parte hartzeko aukera. Bestalde, Kapillaren beharrizana duen edozein herritarrek edo taldek berori erabiltzeko aukera izango dute, beti be, Nuntxakuk betetzen dituen gutxieneko baldintzak beteta; antolaketan inplikatu, azpiegiturak modu egokian erabili, garbitasuna zaindu eta etekin pribaturik ez ateratzea. Skateruek Elkartearekin, bestalde, kiroldegi aurrean dagoen skate pista konpontzeko lanak zelan egingo dituzten adosteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bitartez, Skateruek taldekoek auzolana egingo dute skate pista horretan, hau da, konponketa lan txikiak edota margoketa lanak hoien eskuetan geratuko dira. Kiroldegiko skate pistaren konponketa lanak urtean zehar egingo dituztela dio hitzarmenak. Udalak hartuko du lanok egiteko zuzendaritza eta materiala be berorrek ipiniko du, [...]
Gernika-Lumoko Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen esleipen prozesuan parte hartzeko onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Babestuak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak. Maiatzaren 26ra b...
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak eta Ikasle Abertzaleak gazte taldeak antolatuta, datozen egunetan hezkuntza sistema euskaldun baten aldeko kanpaina berezi bat ikusteko aukera izango dute gernikarrek. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo hezku...
Maiatzeko lehenengo domeka guztietan bezala, aurten be Bizkargi mendiko tontorra jendez gainezka egon da mendi horretan bizia galdu zuten gudariak omentzeko asmoagaz. Umeak, gazteak, helduak eta adinekoak jai giroan igo ziren mendi gainera, baina alda...
Urtero legez, Alde Zaharreko Haitz Nagusije Auzo Elkarteak Frantxuen Haitzak garbitu ditu. Horretarako Udalaren laguntza izan dutela adierazi dute zenbait baliabide utziz; zabor poltsak, edukiontziak edota eskularruak, hain zuzen. Elkarteko kideek azal...