Maiatzaren 31ra arte eman ahal izango da izena udalaren musika eskolan
2012-2013 ikaturterako izena emoteko epea zabalik dauka Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak. Jakinarazi dutenez, hilaren 31 izango da horretarako azken eguna. Dena den, egun horretatik aurrera be eman ahalko da izena, beti be, ikasgaietan plaz...
2012-2013 ikaturterako izena emoteko epea zabalik dauka Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak. Jakinarazi dutenez, hilaren 31 izango da horretarako azken eguna. Dena den, egun horretatik aurrera be eman ahalko da izena, beti be, ikasgaietan plazak libre egonez gero.
4tik 6 urtera arteko umeek musika-tresna sinfonikoen (pianoa, klarinetea, zehar-flauta…), tresna folklorikoen (txistua, alboka, danbolina…) eta musika elektriko (gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, bateria…) tailerrak izango dituzte aukeran. Nagusiek, bestalde, taldeko hezkuntzan (banda, orkestra, abesbatza…) eta gitarra, ahots teknika, txalaparta eta pandero ikasgai monografikoetan eman ahalko dute izena.