Finaletik kanpo geratu dira basurdeak barriro
Kopako finalaurrekoetan gertatu bezala, Ampo Ordiziak finaletik kanpo utzi du Bizkaia Gernika ligako finalaurrekoetako baten 38-22 gailendu ostean. Hala, basurdeek final bat jokatzeko aukera galdu dute bigarren biderrez aurten. Jorge Gimenez entrenatza...
Kopako finalaurrekoetan gertatu bezala, Ampo Ordiziak finaletik kanpo utzi du Bizkaia Gernika ligako finalaurrekoetako baten 38-22 gailendu ostean. Hala, basurdeek final bat jokatzeko aukera galdu dute bigarren biderrez aurten.
Jorge Gimenez entrenatzaileak, “partida gogorra” aurreikusi zuen, eta hala izan zen. Gernikarrak “nahiko urduri” zelairatu ziren eta 20. minuturako markagailuak 24-0ko emaitza islatzen zuen, ordiziarren alde. Norgehiagoka hasi bezain laster, hortaz, bertokoei aldapa gora jarri zitzaien partida.
Kolpe gogorra hartu zuten basurdeek lehenengo minutuetan, baina ez zuten etsi, eta atsedenaldia heldu aurretik, aldea txikitzea lortu zuten Bronsonen eta Swartbooien entseguei esker.
Bigarren zatian Bizkaia Gernika erasokor zelairatu zen, baina Ampo Ordiziak ondo kontrolatu zuen partida. Gernikarrak 31-22 jarri arte hurbildu ziren markagailuan, baina azken metroetan gehiegi barkatu ostean, ordiziarrek eguneko azkenengo entsegua egin zuten partida amaitzear zegoela.