Kopako finalaurrekoetan gertatu bezala, Ampo Ordiziak finaletik kanpo utzi du Bizkaia Gernika ligako finalaurrekoetako baten 38-22 gailendu ostean. Hala, basurdeek final bat jokatzeko aukera galdu dute bigarren biderrez aurten. Jorge Gimenez entrenatza...
Urdaibai taldeak Bizkaiko Kopako bi finalaurreko jokatuko ditu: gizonezkoen nagusien mailakoa, eta emakumezkoen kadeteen mailakoa. Gizonezkoek, esaterako, asko sufritu zuten final laurdenetan Urdulizko taldea kanporatzeko, eta partida gogor baten ostean, puntu bakarreko aldeagatik irabazi zuten. Emakumezkoen kadeteen taldeak, bestalde, Ermuako Errotabarri kaleratu zuen final laurdenetan. Bertokoek kanporaketaren bi partidak irabazi dituzte, finalaurrekoetan sartuz.
Bermeoko seigarren triatloiak 375 parte hartzaile inguru batu zituen asteburuan. Urtero bezala, Euskal Herriko triatleta onenek parte hartu zuten lasterketan, eta bertaratutakoek ikuskizun edarragaz gozatzeko aukera izan zuten. Gizonezkoetan Jon Unanue...