375 parte hartzaile batu ditu Bermeoko seigarren triatloiak
Bermeoko seigarren triatloiak 375 parte hartzaile inguru batu zituen asteburuan. Urtero bezala, Euskal Herriko triatleta onenek parte hartu zuten lasterketan, eta bertaratutakoek ikuskizun edarragaz gozatzeko aukera izan zuten. Gizonezkoetan Jon Unanue...
Bermeoko seigarren triatloiak 375 parte hartzaile inguru batu zituen asteburuan. Urtero bezala, Euskal Herriko triatleta onenek parte hartu zuten lasterketan, eta bertaratutakoek ikuskizun edarragaz gozatzeko aukera izan zuten.
Gizonezkoetan Jon Unanue zarauztarrak pronostikoak bete zituen lasterketa irabaziz, eta emakumezkoetan, bestalde, Estefania Gomez nafarrak nagusitasunez irabazi zuen lasterketa, bizikleta gainean erakustaldia
Busturialdeko triatleten artean, bestalde, Roberto Flores eta Leire Astola ziren onenak. Floresek hamabosgarren postuan amaitu zuen lasterketa eta Larretak hogeigarren postuan. Biak dira Urdaitri taldeko kideak.