Gernika-Lumon ospatuko duten Ibilaldia 2014ko antolaketarako langilea behar du Seber Altubek
2014. urtean, Ibilaldia Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia Gernika-Lumon ospatuko da, eta horren antolaketaren ardura Seber Altube Ikastolak hartuko du. Horretarako, 2013ko ekainetik 2014ko uztailera bitartean lan egiteko dinamizatzaile bat kontratatu beha...
2014. urtean, Ibilaldia Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia Gernika-Lumon ospatuko da, eta horren antolaketaren ardura Seber Altube Ikastolak hartuko du. Horretarako, 2013ko ekainetik 2014ko uztailera bitartean lan egiteko dinamizatzaile bat kontratatu beharko du. Lan horretarako izena emoteko epea zabalik dauka interesa duenak, ekainaren 22ra arte, Ikastolako zuzendaritzan.
Aipatu dinamizatzailea 2014ko Ibialaldiko erreferentzia nagusia izango da; batez be, Seber Altube ikastolaren eta Ibilaldia elkartearen arteko zubi lanak egingo dituena, alegia. Hori dela eta, pertsona dinamikoa eta giza harremanetan trebea izatea ezinbesteko baldintza izango da lanpostu horretarako.
Horrez gain, beste hainbat baldintza bete beharko ditu: Seber Altube Ikastolako kooperatibista izatea edo izandakoa izatea; ikastola, eta, batez be, Gernika-Lumo ondo ezagutzea; Euskara maila altua izatea eta aipatutako tartean libre egotea.