2014. urtean, Ibilaldia Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia Gernika-Lumon ospatuko da, eta horren antolaketaren ardura Seber Altube Ikastolak hartuko du. Horretarako, 2013ko ekainetik 2014ko uztailera bitartean lan egiteko dinamizatzaile bat kontratatu beha...
Igor Magunagoitia Aritzatxu Triatloi taldeko kideak azaldu duen moduan, «zapatuan, 400 triatletak lehiatuko dute Bermeoko triatloia. Ezin dugu gehiago hartu, gero eta gehiagok emoten dute izena». Bermeokoa sprint distantziako triatloia izango da eta Euskal Herriko zirkuituaren baitan, lehenengo proba izango da. Aritzatxu triatloi taldekoek seigarrenez antolatu dute lasterketa aurten, Euskadiko Triatloi Federazioarekin batera. Lasterketa 16:00etan hasiko da emakumeentzako eta hamar minutu beranduago gizonezkoentzako. Biek portuko maldatik abiatuko dira. Ibilbidea aurreko urteetako modukoa izango dela azaldu du Magunagoitiak. Lehenik eta behin, kirolariek 750 metro egin beharko dituzte igerian. Uretatik urten ostean, portu zaharreko boxeetan bizikleta hartuko dute eta 25 kilometroko ibilbide «gogorrari» egin beharko diote aurre. Triatletek joan-etorria egingo dute Gernika-Lumora. Azkenik, korrika saioari ekingo diote kirolariek. Buelta bi emon beharko dizkiote Bermeoko portua inguratzen duen 2,5 kilometro inguruko zirkuituari.
Udako kaleko kanpamentuetan izena emoteko aukera du herritarrak dagoeneko. Hain zuzen be, 2007 eta 2000 urte bitartean –biak barne–jaiotako umeei zuzendutako kanpamenduak dira. Adin ezberdinei zuzendutako ekintzak badira be, jokoa eta gozamena dute guztiek helburu. Kanpamenduetan izena eman gura duenak Gaztelekura jo beharko du, maiatzaren 11 baino lehen. Seigarren urtez antolatu ditu Ehunzango Jolasak taldeak aipatu kanpamentuak, Gernika-Lumoko Gazteria sailagaz elkarlanean. Aste bakoitzean gai konkretu bati helduta hainbat ekintza egingo dituzte, teknika ezberdinak erabiliz; besteak beste, antzerkiak, dantzak, abestiak, margolanak eta beste hainbat joko eta tailer. Guztiak euskeraz landuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Gernika-Lumoko toki ezberdinetan egingo dituzte jolasak: plazetan, kirol guneetan zein parkeetan; betibe, eguraldia lagun dagoenetan. Horrela, naturarekiko harremanari ere lehentasuna eman gura diote antolatzaileek. Herrikoek, lehentasuna Iaz bezala, aurten be hamabostaldi bietan izango dira udalekuak; astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Udako kaleko kanpamenduetan parte hartzeko plaza mugatuak izango dira. Hain zuzen, 200 umerentzako lekua egongo dela zehatu dute. Horrela, Gernika-Lumon erroldatuta dauden umeek izango dute lehentasuna. Antolatzaileek adierazi dutenez, hamabostaldi bietan emon ahal izango du izena parte hartzaileak. Lehenengo hamabostaldia uztailaren 2an hasi eta uztailaren 13an bukatuko dute; bigarrena, ostera, uztailaren 16an hasi eta uztailaren 27an bukatu. Prezioari dagokionez, Gernika-Lumon erroldatutako umeek hamabostaldi bakoitzeko 35 euro ordaindu beharko [...]
ONCEren zozketak 350.000 euro utzi ditu Gernika-Lumon, astelehenean egindako zozketan. Hamar izan dira saria hartu duten kupoiak, eta 35.000 eurogaz saritu dute kupoi bakoitza.