400 atleta lehiatuko dira Bermeoko triatloian
Igor Magunagoitia Aritzatxu Triatloi taldeko kideak azaldu duen moduan, «zapatuan, 400 triatletak lehiatuko dute Bermeoko triatloia. Ezin dugu gehiago hartu, gero eta gehiagok emoten dute izena». Bermeokoa sprint distantziako triatloia izango da eta Euskal Herriko zirkuituaren baitan, lehenengo proba izango da. Aritzatxu triatloi taldekoek seigarrenez antolatu dute lasterketa aurten, Euskadiko Triatloi Federazioarekin batera. Lasterketa 16:00etan hasiko da emakumeentzako eta hamar minutu beranduago gizonezkoentzako. Biek portuko maldatik abiatuko dira. Ibilbidea aurreko urteetako modukoa izango dela azaldu du Magunagoitiak. Lehenik eta behin, kirolariek 750 metro egin beharko dituzte igerian. Uretatik urten ostean, portu zaharreko boxeetan bizikleta hartuko dute eta 25 kilometroko ibilbide «gogorrari» egin beharko diote aurre. Triatletek joan-etorria egingo dute Gernika-Lumora. Azkenik, korrika saioari ekingo diote kirolariek. Buelta bi emon beharko dizkiote Bermeoko portua inguratzen duen 2,5 kilometro inguruko zirkuituari.
Igor Magunagoitia Aritzatxu Triatloi taldeko kideak azaldu duen moduan, «zapatuan, 400 triatletak lehiatuko dute Bermeoko triatloia. Ezin dugu gehiago hartu, gero eta gehiagok emoten dute izena». Bermeokoa sprint distantziako triatloia izango da eta Euskal Herriko zirkuituaren baitan, lehenengo proba izango da. Aritzatxu triatloi taldekoek seigarrenez antolatu dute lasterketa aurten, Euskadiko Triatloi Federazioarekin batera.
Lasterketa 16:00etan hasiko da emakumeentzako eta hamar minutu beranduago gizonezkoentzako. Biek portuko maldatik abiatuko dira.
Ibilbidea aurreko urteetako modukoa izango dela azaldu du Magunagoitiak. Lehenik eta behin, kirolariek 750 metro egin beharko dituzte igerian. Uretatik urten ostean, portu zaharreko boxeetan bizikleta hartuko dute eta 25 kilometroko ibilbide «gogorrari» egin beharko diote aurre. Triatletek joan-etorria egingo dute Gernika-Lumora.
Azkenik, korrika saioari ekingo diote kirolariek. Buelta bi emon beharko dizkiote Bermeoko portua inguratzen duen 2,5 kilometro inguruko zirkuituari.