Asteburuko baldintza meteorologiko txarretara hoberen moldatu zen korrikalaria Ionut Zinca Gasteizen bizi den errumaniarra izan zen. Zincak hasieratik hartu zuen aurrea Tuga Arratzu Urdaibai mendi lasterketan, eta Aitor Osa bigarren sailkatuari ia bi minutuko aldea atera zion. Asteburuan podiumaren lehenengo postura igota, gainera, hirugarren biderrez jarraian irabazi zuen Arratzuko mendi lasterketa errumaniarrak. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar mutrikuarra izan zen azkarrena. Bigarren eta hirugarren postuetan, Uxue Fraile eta Nerea Amilibia sailkatu ziren hurrenez hurren. Eskualdeko korrikalarien artean, bestalde, Imanol Goñi natxituarra izan zen onena. Goñik hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa irabazlearengandik sei minutura, Bizkaiko Txapelketa irabaziz.
Bermeo Uria narrazio lehiaketak banatu ditu jada sariak eta Olaia Mujikaren, Adiran Casinaren, Leire Elezgarairen, Maria Fernandezen eta Leire Etxebarriaren narrazioak izendatu dituzte aurtengo onenak. Joan den barikuan, Nestor Basterretxea aretoan egi...
Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak Euskadiko Txaplketa irabazi du, kadeteen mailan. Bertokoek denboraldi bikaina egin dute, eta finalean be nagusitasunez menperatu zuten Sein Neskak Azpeitiako taldea. Hain zuzen, 74-51 irabazi zuten Malosten jokat...
Herritar talde batek deituta, diru laguntzen bidezko banaketa izateko eskaera egin eta laguntza horien kontrol handiagoa eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo. 200 lagun inguru hurbildu ziren sare sozialen bitartez egindako deialdira. Udaletxe aurrean zuten hitzordua, ondoren herritik zehar manifestazioa egiteko. Bermeoko herritarrak «nekatuta» daudela azaldu dute talde horretako ordezkariek. Domekakoa bigarren protesta izan zen, halanda be, manifestazioak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute. «Behar den lekura joko dugu, Bizkaiko Foru Aldundira edo Eusko Jaurlaritzara, baina entzun egin behar gaituzte», diote manifestazioa hasi aurretik. Mugimendua hasi zuten diru laguntza eske joan eta erantzuna izateko sei-zortzi hilabeteko itxaronaldia dagoela konturatu direnean. «Sahararrek herrira datozen lehenengo egunetik laguntzak izaten dituztenaren barri izan dugu. Hortaz, guk horrenbeste itxaron behar izatea ez da bidezkoa», azaldu dute haserre. «bekak, bazkaria, etxea, laguntzak… dena dute, eta gu? zer gertatazen da gurekin?», gaineratu dute. Horren inguruan protesta egiteko duten modu bakarra manifestatzea dela diote. «Laguntza horiek banatzeaz arduratzen denak gure ahotsak entzutea gura dugu, herritarren egonezina gero eta handiagoa delako, alegia». Bermeoko alkatearekin berbetan izan direla adierazi dute, halanda be, harek erraztutako datuetan «konfiantza handirik ez dutela» diote. «Guk ez dakigu zer mugitzen duten. Gauza asko esan digute, gero guzurrak izan direnak. Esan digutenez, laguntzak ez daude Udalaren esku [...]
Bizkaia Gernikak ligako finalaurrekoetako bat jokatuko du, final-laurdenetan Santboiana talde katalandarrari 14-18 irabazi ostean. Partida irabazita, bertokoek Baldiri Aleu zelaiko madarikazioa apurtzea lortu zuten. Izan be, katalandarren zelaian jokat...
Beñat Intxausti muxikarrak Asturiasko (Espainia) Itzulia irabazi du, asteburu euritsu baten. Muxikarrak, Asturiasen irabazi zuen lehenengo lasterketa profesionaletan, eta han irabazi du lehenengo itzulia be. Movistar taldeko txirrindulariak azken eta...