1350 ikasle inguruk parte hartuko dute dantzari egunean
Barrutiako, Mertzedeko, San Fideleko, Seber Altubeko eta Allende Salazarreko 1350 ikasle inguruk, Gernika-Lumoko eskolarteko dantzari egunean parte hartuko dute domekan. Eguraldi iragarpena txarra dela eta, antolatzaileek aldaketa bat egitea erabaki dute: Urbietako futbol zelaian dantza egin beharrean, Merakatu Plazan egingo dute dantza herriko gazteenek.
Umeak 11:00etan batuko dira, eta dantzan hasteko prest jarriko dira. Ateri badago kalejiran urtengo dira herriko kaleetik, eta 11:30ean dantzan hasiko dira. Euria egiten badu, bestalde, segituan hasiko dira dantzan.