Idazlan Koadernoen lehiaketa azkenera heldu da. Gernika-Lumoko ikastetxeetako ikasleek gogor lan egin ostean, bihar eta etzi, ipuin sarituak entzuteko aukera izango dute gernikarrek. Izan be, idazlan sarituen egileek Lizeo Antzokian irakurriko dituzte ...
Gernika 1937-2012 ekimenak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira antolatutako herri bazkarirako eta bertso-tramarako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Herriko bost tabernatan edo telefono bitartez erreserbatu ahalko ditu herritarrak...
Joan den zapatuan diru-laguntza sozialen inguruan eta inmigrazioarekiko erregulazio faltaren aurka zenbait herritarrek egindako protestaren aurrean, Bermeoko Udalak «ardura eta atsekabea» agertu du. Izan be, Gizarte Ongizate Batzordean aho batez onartu duten adierazpenean azaldu legez, «gure herriaren bizikidetza arriskuan ipintzen dituzten zenbait jokaera kaleratu ziren». 100 lagun inguru bildu ziren joan den zapatuan udaletxe aurrean Udalari «inmigrazio legea, betebeharrak bete daitezen eta alor guztietan tratu bardina eskatzeko» protesta eginez. Horren aurrean Bermeoko Udalak bere iritzia plazaratu gura izan du eta horretarako gaur goizean Udala osatzen duten taldeek prentsaurrekoa eskaini dute. Kritikak egiteko eta herria hobetzen lagundu dezaketen gaiak proposatzeko, «informazioa eta benetako datuak esku artean izatea da garantiarik onena», esan dute. «Informazio faltaren ondorioz erraz zabaltzen diren aurreiritziek bizikidetza kaltetzen dute eta gure herriaren ongizatea eta giroa kaskartzen dute». Informazio falta horrek, gainera, herria «ahultzen» duela diote adierazpenean. Zurrumurruak «alboratu» Zurrumurruen gainean eraikitako «mamuek» herriari «ez diotela bat ere onik egiten» adierazi dute. Horregatik, herriaren aldeko jokabidea egin gura izanez gero, horiek «alboratu» beharra dagoela aipatuz. Zapatuko manifestazioan «gizarteratzeko diru-laguntzen eta etorkinen aurka hainbat lagun bildu zirela eta», Udalak zenbait datu erraztu gura izan ditu. Hiru motatako diru-laguntzak existitzen dira: RGI (Diru sarrerak bermatzeko errenta). - Erroldatuta dauden 627 familiak [...]
The Uskis musika talde elantxobetarrak Tximinotan laugarren disko aurkeztu zuen atzo. 2009tik diskorik kaleratu barik egon ostean, bertoko taldeak hiru urteko isiluneari amaiera emon dio disko barriagaz. Iñigo Eiguren taldeko abeslariak azaldu duenez, “rock kutsua duten abesti azkarrak, eta zenbait balada” batu dituzte 30 minutuko diskoan. Dioenez, “aurreko diskoen segida da azkenengoa, baina zaleek aldaketa bat igarriko dute: kutsu rock-eroagoa du soinuak”. Eigurenen berbetan “pozarren” daude emaitza ikusita. Nabarmendu duenez, “soinu aldaketa dela eta, apur bat arraroa egin zitzaigun hasieran, baina Iñigo Etxebarrietaren lana apartekoa izan da”. Grabatu dituzten 13 abestiei “beste kutsu” bat emon diela deritzo. Disko guztiak bereziak izan direla argudiatuta, bestalde, taldeko abeslaria ez da ausartzen azken disko hoberena den esatera. Zaleek aldaketa bat igarriko dutela dio, baina ez direla damutuko deritzo.
Harpidedunak eskualdeko euskarazko egunkari bakarraren oinarri nagusia direla eta, HITZAk kanpaina berezi bat jarriko du martxan Santa Luzia inguruan bizi diren biztanleen artean harpidedunak lortzeko. Hala, gaurtik aurrera, Santa Luziako, Lurgorriko eta Urremendiko etxebizitzetan udalak ordainduta jasoko dute euskarazko egunkaria. Kanpaina Gernika-Lumoko Udalagaz sinatutako hitzarmen bati esker jarri du martxan hitzak , eta udara bitartean banatuko dituzte dohan egunkariak. Espe Uriarte Gernika-Lumoko euskara zinegotziak azaldu duenez, herritarrek “HITZA irakurtzearen beharrizana” sentitzea da kanpainaren helburua. Izan be, probatuz gero, bertako biztanleak harpidedun egingo direla deritzo. “Oparitutako lurri goxoekin bezala gertatzen da: hasieran ez duzu ezagutzen, baina probatzean ez duzu besterik gura” dio zinegotziak. Harpidetza kanpaina Santa Luzia inguruan egiteko arrazoia, bestalde, azken urteetan etxebitza barri asko eraiki izana da. Uriarteren berbetan, “udalak hitzaren azken sustapenean lagundu zuenetik hiru urte pasa dira, eta denbora horretan, herria hasi egin da”. Hala, kanpaina martxan jartzea “positiboa” izango dela deritzo.
Hamaika dira Carmelo Ortiz de Elgearen Gernika margoak. Tamainu eta irudi ezberdinekoak, baina guztiak Gernikako bonbardaketari eta haren ondorio latzei buruzkoak. 75 urte igaro dira Gernikak ezbehar hura jasan zuenetik, baina gertaera horien oroimenak...