`Tximinotan´ joan da the Uskis taldea
The Uskis musika talde elantxobetarrak Tximinotan laugarren disko aurkeztu zuen atzo. 2009tik diskorik kaleratu barik egon ostean, bertoko taldeak hiru urteko isiluneari amaiera emon dio disko barriagaz. Iñigo Eiguren taldeko abeslariak azaldu duenez, “rock kutsua duten abesti azkarrak, eta zenbait balada” batu dituzte 30 minutuko diskoan. Dioenez, “aurreko diskoen segida da azkenengoa, baina zaleek aldaketa bat igarriko dute: kutsu rock-eroagoa du soinuak”. Eigurenen berbetan “pozarren” daude emaitza ikusita. Nabarmendu duenez, “soinu aldaketa dela eta, apur bat arraroa egin zitzaigun hasieran, baina Iñigo Etxebarrietaren lana apartekoa izan da”. Grabatu dituzten 13 abestiei “beste kutsu” bat emon diela deritzo. Disko guztiak bereziak izan direla argudiatuta, bestalde, taldeko abeslaria ez da ausartzen azken disko hoberena den esatera. Zaleek aldaketa bat igarriko dutela dio, baina ez direla damutuko deritzo.
The Uskis musika talde elantxobetarrak Tximinotan laugarren disko aurkeztu zuen atzo. 2009tik diskorik kaleratu barik egon ostean, bertoko taldeak hiru urteko isiluneari amaiera emon dio disko barriagaz. Iñigo Eiguren taldeko abeslariak azaldu duenez, “rock kutsua duten abesti azkarrak, eta zenbait balada” batu dituzte 30 minutuko diskoan. Dioenez, “aurreko diskoen segida da azkenengoa, baina zaleek aldaketa bat igarriko dute: kutsu rock-eroagoa du soinuak”.
Eigurenen berbetan “pozarren” daude emaitza ikusita. Nabarmendu duenez, “soinu aldaketa dela eta, apur bat arraroa egin zitzaigun hasieran, baina Iñigo Etxebarrietaren lana apartekoa izan da”. Grabatu dituzten 13 abestiei “beste kutsu” bat emon diela deritzo.
Disko guztiak bereziak izan direla argudiatuta, bestalde, taldeko abeslaria ez da ausartzen azken disko hoberena den esatera. Zaleek aldaketa bat igarriko dutela dio, baina ez direla damutuko deritzo.