Memoria barik, herri baten historia berreraikitzea ezinezko da, eta historia barik, herri batek ez du etorkizunik. Gernikazarra Historia Taldeko eta Aldabako kideek ondo dakite oroimena, historia eta etorkizuna eskutik helduta doazela, eta Gernika-Lumoren bonbardaketa “ahanzturan ez geratzeko” asmoagaz liburu barri bat kaleratu dute ankerkeria horren 75. urteurrean: Sustrai Erreak 2 Guernica 1937. Gernikazarrak eta Aldabak 1987an kaleratu zuten Sustrai Erreak liburua bonbardaketaren 50. urteurrena gogoratzeko, baina liburu barria “hobetuta eta osatuago” aurkeztu zuten Gernika-Lumoko Juntetxean. Ana Maria Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariaren berbetan, liburua “amnesiaren kontrako txerto bat” da. Madariagak jakinarazi zuenez, liburuaren egileek “lan aparta” egin dute. “Bildurrak gure familiak barriro ez banatzeko, iragana ondo ezagutu behar da, eta zentzu horretan, liburua oinarrizko tresna da Gernika-Lumon gertatu zena hobeto ezagutzeko” esan zuen. Hala, oraindik be, oroimena berreskuratzen laguntzen duten ekimenak bultzatzea “ezinbestekoa” dela deritzo, etorkizuneko belaunaldiek “egiaren barri” izan dezaten. Ikuspegi historikotik idatzia Sustrai Erreak 2 Guernica 1937 liburuak 416 orrialde ditu, eta zortzi ataletan banatu dute egileek. Zortzi atal horietan, bonbardaketaren aurreko eta ondorengo giroak batu gura izan dituzte, “ikuspegi historiko batetik”. Izan be, “politika eta alderdikeriak liburutik kanpora” utzi zituzten, Vicente del Palacio Aldabako kideak jakinarazi zuenez. Palacioren berbetan, bonbardaketa bizi izan zutenen “testigantzak belaunaldi barriei helaraztea” [...]
Josu Munitizek (Bermeo, 1970) kalean du dagoeneko bere azken lana: Itsasoari begira. Bermeotarrak idatzitako hirugarren eleberria da berau, eta amodiozko istorio bat kontatzen du. Istorio horrek 1911ko Bermeoko giro politiko gatazkatsua eta 1912ko galerna ditu oinarrian. Oraingoan be Bilboko Ediciones Beta argitaletxeagaz kaleratu du lana. Zer kontatzen du eleberriak? Teresaren eta Julianen arteko amodio istorioa kontatzen du nobela honek. Baina amodiozko istorio horren oinarrian bi gertakizun historiko daude; batetik, 1912. urteko galerna, eta, bestetik, 1911. urteko azaroan Bermeoko Udala osatzeko egindako hauteskundeak. Giro politikoa gatazkatsua zen orduan. Gertakizun horien barruan sartu dut istorioa. Bermeon girotu duzu eleberria, zure herrian. Norberaren herrian girotzea zailagoa ala errazagoa da? Niretzako errazagoa, idazten dudanean lekua ikusi egiten dudalako, nahiz eta, noski, batzuk gaur egun ezin ikusi. Halanda be, sasoi horretan lekuak zelakoak izan zitezkeen imagina dezakezu. Bestalde, irakurle bermeotarrek be lekuak identifikatzeko aukera dute. Datu errealak erabili dituzu? Bai. 1911ko hauteskundeen inguruan eleberrian agertzen den guztia liburu batetik atera dut. Galernaren inguruan be, dauden datu gutxiak izan ditut gogoan. Datu historikoak, beraz, errealak dira. Denbora asko behar da horiek pilatzeko? Ez eta bai. Adibidez, egoera politikoari buruzko datuak pilatzerakoan, liburu batean oso ondo azalduta zeuden; beraz, erraza izan zen. Galernaren inguruan, aldiz, oso gutxi [...]
«Aste Santuan futbolaz egun atsegin batzuez gozatu asmoz», Bermeo Futbol Klubak kimuen kategoriako futbol txapelketa bat antolatu du barikurako eta zapaturako; Aste Santu Cup 2012. Zortzi talde izango dira lehian: Bermeoko talde bi, Gernika, Lumo, Le...
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ardatz hartuta, «memoria historikoa eta sormena» lotzeko helburuagaz sortu zuten Lobak proiektua gazte gernikarrek, eta oraingoan, kultura sorkuntzarako plataforma gisa aurkeztu dute euren burua. Plataforma h...
Bermeoko Udalak Busturialdeko ur Partzuergoagaz zuen zorra barkatu izana salatu zuen Gernika-Lumoko EAJren udal taldeak, joan den astean emon zuten prentsaurrekoan. Hain zuzen, erabaki horrek Gernika-Lumorentzat eta gernikarrentzat izango dituen ondorioak zeintzuk izango diren azaltzeko eskatu dute jeltzaleek. «Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñoren botoari esker, Busturialdeko Ur Partzuergoak 53.000 euroko zorra barkatu dio Bermeoko Udalari». Uraren horniketagatik eta tratamenduagatik zor zion Bermeok diru kopuru hori partzuergoari. Gernika-Lumoko Eusko Alderdi Jeltzalearen iritziz, erabaki hori «guztiz arduragabea» da, «guztiona den erakunde bat deskapitalizatu besterik ez du egiten, finantza aldetik bere bideragarritasuna arriskuan jarriz». Eusko Alderdi Jeltzaleko zinegotziek prentsaurrekoan esan zutenez, Bermeori zorra barkatzeak uraren erreziboren igoera ekarriko du, «eta Gernika-Lumok diru kopuru horren erdia ordaindu beharko du».
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenagaz bat egiteko egitarau zabala antolatu du Gernika Batzordeak apirilaren 19tik 26ra bitartean, “gure herria eta Gernikatutako herri guztiak aintzat hartzeko agergune bilakatuz”. Ekimen ezberdine...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Gernika-Lumoko bizilagun bat atxilotu dute lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzaren arabera, ikerketa abian jarri dute.
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Roman Herzog Alemaniako presidente ohiak eta Lokarri akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko herritarren sarea izango dira aurtengo Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak jasoko dituztenak. Sari banaketa apirilaren 26an egingo dute, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, bonbardaketaren 75. urteurrenean bertan. Sari horiez gain, aipamen berezi bat be egingo du udalak aurten. Hain zuzen, Gernika Gogoratuz Fundazioari egingo dio aipamen berezia, bere 25. urteurrenean, urte horietan guztietan egindako lana eskertze aldera. Gernika Sariak banatuko dituzten eguna garrantzitsua izango dela azaldu du Jose Mari Gorroño alkateak, Gernika bonbardatu zutenetik 75 urte beteko direlako. Gorroñoren esanetan, «herriak ez ditu egun hartako gertakariak ahaztu gura, inoiz gertatu beharko ez litzatekeena gertatu zen-eta». Armen eta gerraren aurrean, «bakearen, elkarbizitzaren eta kulturaren aldeko apustua» egingo dutela azaldu du Gorroñok, «herri aberasgarriagoan» bilakatuz. 75. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gernika-Lumoko zenbait taldek eta udalak berak, eta horien aurkezpena egin zuten atzo Jose Mari Gorroño alkateak, Naiara Urberuaga Kultura zinegotziak eta Rikardo Abaunza Kultur Etxeko zuzendariak. Hain zuzen be, EiTBk bonbardaketaren inguruan egin duen lehen filmagaz emongo diote hasiera apirilaren 26ari. Ostean, Nestor Basterretxearen Agonia del Fuego monumentuaren inauguruazioa, Pasealekuko sirena hotsa eta herri antzerkia egingo dituzte, besteak beste. Gainera, bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta [...]