Bermeo “diktadurapean” bizi dela dio EAJk
Bermeoko Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Bermeoko herria udal gobernuaren “diktadurapean” bizi dela uste du. “Hainbat denbora daramagu EAJko zinegotziak egoera larri hori salatzen”, azaldu zuten prentsaurrekoan. Behin eta barriz, “informazio falta eta eztabaida politikoa ekiditzeko prozesuen aldaketa” jasan behar izan dutela adierazi dute. Oraingoan, alkatetza dekretu bidez udal zerbitzu baten erabilera ukatu diotela jakinarazi dute. Xabier Legarreta EAJko zinegotziak atzoko prentsaurrekoan esandakoaren arabera, “otsailaren 16an EAJko udal taldeak eskari bat egin zuen Udalean, beharrezkoak diren izapide guztiak betez”. Horretan, “Bermeoko Udaleko zinegotzi diren heinean dagokien eskubideak kontuan izanik”, udal zerbitzu bat erabiltzeko baimena eskatzen zuten; hau da, Udaleko aholkulari juridikoagaz batzar bat izatea, hain zuzen be. Eskari horren erantzunari hilabete itxaron behar izateagatik kexu dira. “Gainera, ezezko erantzuna alkatetza dekretu bidez jaso dugu”, adierazi du Legarretak. Ezezkoa emoteko izan dituzten “oinarri bakarrak” hurrengoak dira EAJko zinegotzien esanetan: “Gobernu Batzordeak ez du egoki ikusten EAJko udal taldearekin batzarra egitea. Horien ustez, gainera, EAJko udal taldeko zinegotzien zereginentzat ez da beharrezkoa ikusten batzar hori. Ondorioz, batzar hori egiteak ez dio suposatzen inolako oztoporik bere eginkizunetan”. Gertatutakoa “gogor” salatu gura izan dute EAJko zinegotziek. Izan be, herriarena den zerbitzu bat, hau da, “herritar guztiok ordaintzen dugun zerbitzua” erabiltzea “ukatu eta baldintzatu diote dekretu [...]
Bermeoko Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Bermeoko herria udal gobernuaren “diktadurapean” bizi dela uste du. “Hainbat denbora daramagu EAJko zinegotziak egoera larri hori salatzen”, azaldu zuten prentsaurrekoan. Behin eta barriz, “informazio falta eta eztabaida politikoa ekiditzeko prozesuen aldaketa” jasan behar izan dutela adierazi dute. Oraingoan, alkatetza dekretu bidez udal zerbitzu baten erabilera ukatu diotela jakinarazi dute.
Xabier Legarreta EAJko zinegotziak atzoko prentsaurrekoan esandakoaren arabera, “otsailaren 16an EAJko udal taldeak eskari bat egin zuen Udalean, beharrezkoak diren izapide guztiak betez”. Horretan, “Bermeoko Udaleko zinegotzi diren heinean dagokien eskubideak kontuan izanik”, udal zerbitzu bat erabiltzeko baimena eskatzen zuten; hau da, Udaleko aholkulari juridikoagaz batzar bat izatea, hain zuzen be. Eskari horren erantzunari hilabete itxaron behar izateagatik kexu dira. “Gainera, ezezko erantzuna alkatetza dekretu bidez jaso dugu”, adierazi du Legarretak.
Ezezkoa emoteko izan dituzten “oinarri bakarrak” hurrengoak dira EAJko zinegotzien esanetan: “Gobernu Batzordeak ez du egoki ikusten EAJko udal taldearekin batzarra egitea. Horien ustez, gainera, EAJko udal taldeko zinegotzien zereginentzat ez da beharrezkoa ikusten batzar hori. Ondorioz, batzar hori egiteak ez dio suposatzen inolako oztoporik bere eginkizunetan”.
Gertatutakoa “gogor” salatu gura izan dute EAJko zinegotziek. Izan be, herriarena den zerbitzu bat, hau da, “herritar guztiok ordaintzen dugun zerbitzua” erabiltzea “ukatu eta baldintzatu diote dekretu bidez”.
Guzti horren aurrean zenbait galdera dituzte buruan EAJko zinegotziek, “zeren beldur dira? Udaleko zerbitzu bat erabiltzea ukatu digute; ez digute Udaleko langile batekin berba egiten utzi euren aurrean ez bada. Zein da arazoa?”
Bermeoko EAJk argi utzi gura izan du, euren lana herria ordezkatzea dela. “Herriaren alde lan egingo dugu. Nahiz eta oztopoak aurkitu, lanean jarraituko dugu”, zehaztu zuten.