Euskal meteorologiak agentziak, Euskalmetek, bere lehenenengo globo zunda meteorologikoa jaurti du gaur. Horretarako aukeratutako lekua ez da edozelakoa izan, Urdaibairen bihotzetik egin baitu jaurtiketa. Hain zuzen, Gautegiz Arteagan dagoen Urdaibai ...
2012 Euskadi egitasmoaren baitan, Hiriak Bakean proiektua aurkeztu dute gaur, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Proiektu horregaz bat egin dute Gernika-Lumok eta Eibarrek, eta aurkezpenean izan dira Bizkaiko udalerriko alkate Jose Mari Gorroño, Gipuzk...
Bermeoko Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Bermeoko herria udal gobernuaren “diktadurapean” bizi dela uste du. “Hainbat denbora daramagu EAJko zinegotziak egoera larri hori salatzen”, azaldu zuten prentsaurrekoan. Behin eta barriz, “informazio falta eta eztabaida politikoa ekiditzeko prozesuen aldaketa” jasan behar izan dutela adierazi dute. Oraingoan, alkatetza dekretu bidez udal zerbitzu baten erabilera ukatu diotela jakinarazi dute. Xabier Legarreta EAJko zinegotziak atzoko prentsaurrekoan esandakoaren arabera, “otsailaren 16an EAJko udal taldeak eskari bat egin zuen Udalean, beharrezkoak diren izapide guztiak betez”. Horretan, “Bermeoko Udaleko zinegotzi diren heinean dagokien eskubideak kontuan izanik”, udal zerbitzu bat erabiltzeko baimena eskatzen zuten; hau da, Udaleko aholkulari juridikoagaz batzar bat izatea, hain zuzen be. Eskari horren erantzunari hilabete itxaron behar izateagatik kexu dira. “Gainera, ezezko erantzuna alkatetza dekretu bidez jaso dugu”, adierazi du Legarretak. Ezezkoa emoteko izan dituzten “oinarri bakarrak” hurrengoak dira EAJko zinegotzien esanetan: “Gobernu Batzordeak ez du egoki ikusten EAJko udal taldearekin batzarra egitea. Horien ustez, gainera, EAJko udal taldeko zinegotzien zereginentzat ez da beharrezkoa ikusten batzar hori. Ondorioz, batzar hori egiteak ez dio suposatzen inolako oztoporik bere eginkizunetan”. Gertatutakoa “gogor” salatu gura izan dute EAJko zinegotziek. Izan be, herriarena den zerbitzu bat, hau da, “herritar guztiok ordaintzen dugun zerbitzua” erabiltzea “ukatu eta baldintzatu diote dekretu [...]