Itsasoan oraindik berdel asko egon arren, inguraketako arrantza-ontziek ezingo dute berdel gehiagorik arrantzatu. Bi asteko lanaren ostean, hurrengo kanpainaren zain daude arrantzaleak. Egun gutxitako lana izan arren, prezio onean saldu da berdela Berm...
Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurrean, langileen borroka beharrezkoa dela esan du LAB sindikatuak gaur, Gernika-Lumon emondako prentsaurrekoan. Atzeraldia ekonomikoa izateaz gain, krisi energetikoa eta lehengaien krisia be badela es...
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak eta udaleko osoko bilkurak Genero indarkeriari buruzko erakunde arteko jarduketa protokoloa onartu dute. Horiez gain, protokoloa gauzatu duten erakundeetako arduradunek aipatu protokoloa onartu eta berau erabiltzeko konpromisoa sinatu zuten atzo, Bermeoko udaletxean. Azken sei hilabeteetan Osakidetzako, Udaltzaingoko, Ertzaintzako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako eta Eusko Jaurlaritzako genero indarkeriaren biktimei laguntzeko zuzendaritzako hainbat beharginen artean gauzatutako protokoloa da sinatutakoa. Hain zuzen be, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen esanetan, “genero indarkeria sufritzen duten emakumeekin herri mailan esku hartzen duten esparru ezberdinetako profesionalen elkarlan sakonaren ondorioa” da protokoloa. Berorren bitartez, Bermeon genero indarkeria sufritzen duten emakumeei “ahalik eta arreta onena” emon gura diete; “laguntza integralena eta profesionalena” eskainiz. Hori posible izan dadin, profesionalen arteko koordinazio maila altua izatea eta esparru ezberdinetako profesionalen arteko lan harreman sarea eraginkorra izatea ezinbestekoa dela esab zuen atzo Bidegurenek. Erabiltzeko konpromisoa Hala, administrazio publikoko erakunde desberdinetako arduradunek “protokoloa tresna operatibo eta baliogarri gisa onartzeko eta erabiltzeko konpromiso” hartu zuten. Atzoko pausoa “lorpen handia” dela dio Bidegurenek; dena den, genero indarkeriaren errealitatea “oso gordina” dela eta lanean jarraitu beharra dagoela gogorarazi du. Administrazio esparrua ez ezik, herri mailan lan egiten duten elkarte eta herri mugimenduak aintzat hartu behar direla azaldu du alkateak. Horregatik, hurrengo faseetan, [...]
Martxoaren 8a Emakume Langilearen eguna dela eta, astelehenean filme independiente bi proiektatuko dituzte Eako Udaletxean. Hain zuzen, Ay Pena (Elisa Cepedal, 2011) eta Wendy eta Lucy (Kelly Reichardt; 2008) pelikulak ikusteko aukera izango dute eatar...
Areetan zen Juan Azkarate 1937ko martxoaren 5 hartan. Han zuen koartela Eusko Jaurlaritzak, eta instrukzio-saioak egin behar zituzten bertan. Urtero-urtero data horietan Matxitxakora doanean imajina bera datorkio burura: “Goizean ikusi genuen lehenengo gauza Gipuzkoa boua izan zen, sutan, portura sartzen. Hiru lagun hil zirela esan ziguten, atzeko kanoian zihoazenak. Horietako bat bermeotarra zen”. Momentu hartan, duela 75 urte, gerrara noiz bidaliko zituzten zain ziren Areetako koartelean, “eta hori gogoan izaten dut urtero. Gogoan izan behar dela uste dut, garrantzitsua da gertatutakoa gogoratzea”. 1922. urtean jaio zen Juan Azkarate, Bermeon. Ludiko Atsegina ontzian hasi zen lanean, gaztetan. Txo lanak egiten zituen, “itsasora irtetzeari utzi genion artean». 1936. urtean ontziak portuan luzerako atrakatu zituztela gogoan du, «gerrara zihoala esan zigun patroiak”. Halan edo holan, bizimodua atera behar zuela dio Azkaratek, eta frontera joateko prest agertu zuen bere burua. “Gaztea nintzen, 14 urte nituen, baina hurrengo egunean Bilboko Carlton hotelean aurkezteko deitu zidaten; Espainiako ministerioa zegoen han”. Euskadiko Gudontzidiko buru zen Joakin Egiaren gutunagaz aurkeztu zen. Jaurlaritzarekin Frantziara Araba bouan sartu zuten, eta istriborrean zuen metrailadorearen balen zintaren ardura zuen Azkaratek; “15-20 bermeotar geunden Araba ontzian”. Bitartean, Areetan, instrukzio-lanak egiten zituzten. Gau batean motxila prestatzeko eta lorik ez egiteko agindu zieten. Faxistak Artxandan zirelaren zurrumurrua [...]