Kepa Ruiz mundakarra bigarren postuan sailkatu zen Mungian, denboraldiko hirugarren proban. Mundakarrak lasterketa ona egin zuen, baina sprintean galdu zuen lasterketa Iurgi Etxeandiaren kontra. Etxeandiak bi segunduko aldea atera zion mundakarrari. Be...
Unai Alberrok eta Anton Gandiagak irabazi dute Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren hirugarren funtzioa. Alberrok eta Gandiagak lau puntuko aldeagaz irabazi zuten barikuan, baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, “oreka handia” egon zen lau bikoteen artean. “Jokalari guztiek kiniela ona jokatu zuten, eta ikusleek gozatzeko aukera izan zuten”. Bigarren postuan, bestalde, Xabier Urrutxa eta Mikel Manzisidor sailkatu ziren, 16 tanto eginda. Urrutxuak eta Manzisidorrek lehia estua izan zuten Asier Bidaburugaz eta Eñaut Salegigaz, baina azkenean bigarren postuan sailkatzea lortu zuten. Bidaburuk eta Salegik 15 tanto egin zituzten. Kinielaren hasieran Goitia eta Roke puntista gazteek sei puntuko aldea lortu zuten, baina ezin izan zioten erritmo gogorrari eutsi eta azkenengo postuan sailkatu ziren, 12 tanto eginda. Txapelketaren liderra Kiniela txapelketaren lidergoan bi jokalari daude bardinduta hiru jardunaldi jokatu ostean: Unai Alberro donostiarra eta Mikel Manzisidor gernikarra. Hirugarren eta laugarren postuetan, bestalde, Anton Gandiaga gaztea eta Eñaut Salegi markinarra daude hurrenez hurren. Datorren asteko funtzioan Roke Alberdik (Gernika-Lumo), Antxon Alberdik (Etxebarria) eta Jaiotz Arrienek (Gernika-Lumo) sailkapeneko lehenengo postua eskuratzeko aukera izango dute.
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak (Nafarroa) atzerapausoa emon dute Binakako Txapelketa Nagusiko sailkapen nagusian. Apraizek eta Bengoetxeak, 22-11 galdu zuten barikuan Titinen eta Merino IIaren kontra , eta finalerdietako lig...
Arrate Egaña (Orereta, 1963) Bermeoko bizilagunak LII. Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietan, euskarazko antzerki onenaren saria jaso du, Egia lanari esker. Guztira, 16 obra aurkeztu dituzte euskarazko antzerkiari dagokionez. Hala, Egañak 20.000 e...
Gernika-Lumoko basurdeek garaipen handia lortu dute Santboianaren kontra. Kopako finalaurrekoa galdu ostean, irabazteko premia zuten bertokoek, eta ez zuten hutsik egin. Hala, partida ona jokatu ostean 41-24 nagusitu ziren. Partida irabazteaz gain, bestalde, basurdeek erasoko bonus puntua eskuratu uzten Santboianaren kontra. Izan be, bertokoek bost entsegu egin zituzten, eta horietako bi, gainera, Magunazelaia gernikarrak egin zituen. Partidako lehenengo puntuak Santboianak egin zituen, baina Bizkaia Gernikak ez zuen atzera egin. Defentsa gogorra eginez, eta erasoan baloia azkar mugituz min handia egin zuen bertoko taldeak, atsedenaldia 20-10eko emaitzagaz helduz. Bigarren zatia hasi bezain laster, katalandarrek entsegua egin zuten, eta etxekoen artean urduritasuna zabaldu zen. Halanda be, apurka paurka basurdeak partidan sartu ziren barriro, eta Santboiana partidari buelta emoteko aukera barik geratu zen. Izan be, gernikarrek aldea hanitzen jarraitu zuten 41-17 jarri arte. Partida amaitzear zegoela, Eneko Zabala gernikar gazteak debuta egin zuen ohorezko mailan.
Gernika KESBeko neskek garaipen handia lortu zuten asteburuan, Sace Tanit (Balearrak) seigarren sailkatuari irabazita. Partida oso orekatua izan arren, gernikarrek bolada txarrari amaiera emoten jakin zuen. Hain zuzen, 77-73 nagusitu ziren bertokoak. KESBekoek partida ona jokatu zuten arlo guztietan, eta Taniteko neskei asko kosta zitzaien puntuak pilatzea.Gernikarrek partida guztia aurretik egin arren, amaitzeko bost minuturen faltan baleareetakoek buelta emon zioten markagailuari, sei puntuko aldea lortuz. Halanda be, bertokoak defentsa gogorra egiten jarraitu zuten, eta azkenean, merezita irabazi zuten norgehaigoka. KESBekoen garaipenagaz gozatzeko, 500 zale inguru batu ziren Malosten. Bederatzi partida irabazita, gernikarrak sailkapen nagusiko hamargarren postuan daude, baina Estudiantes bederatzigarren sailkatuagaz bardinduta. Atzetik, bestalde, Orion GDKO partida bakarrera dute bertokoek.
Gernika Futbol taldeak hirugarren mailako lidergoa galdu du, asteburuan Santutxuren kontra bina bardindu ostean. Hala 27 jardunaldi jokatu ostean, Laudio da lider barria. Gernika, bestalde, sailkapeneko bigarren postura bajatu da. Laudiokoek alde txiki...