Aurrerapena Bonbardaketan hildakoak biktima legez aitortzeko, eta biktima horien zerrenda osotzeko lanean ari dira Gernika Gogoratuz eta Gernikazarra. Proiektua aurten amaitu gura dutela azaldu du Maria Oiangurenek (Gernika, 1966). Zelan hasi zineten bonbardaketako biktimen zerrenda osotzeko lanean? Aspaldi ezagutzen ginen elkarte bi gara, eta 2010. urtean hasi ginen proiektu honetan elkarlanean. Elkarte bien indarrak batzea eta proiektu honen alde egitea komenigarria zela ikusi genuen. Erregistro desberdinetan batutako kasuez gain, baina, bonbardaketan hildako gehiago izango ziren, ezta? Noski, erregistroetan agertzen ez direnak. Horregatik, proiektuaren barri emotea erabaki genuen, euren testigantzak emon ditzaketen pertsonengana heltzeko. Izan be, garai hartan senideren baten heriotzaren parte emon ez zutenak be izango dira; edota parte emon baina hori behar bezala jaso ez zituztenen kasuak be izango dira. Azken fasean egonda, noiz izango duzue proiektua prest eta aurkezteko moduan? Aurten amaituko dugu, eta biktima horien aitorpena nola egin pentsatu behar dugu: plaka batekin izango den, monumentu bat izango den… [...]
Emakumeenganako tratu duina eskatzeko eta erasotzailerik onartzeko prest ez direla azaltzeko, agerraldi publikoa egingo du Eraso sexistei Stop! plataformak zapatu honetan, Arrien aurrean. 11:30ean izango da agerraldia eta, besteak beste, konpromisoak e...
Urtero legez, Ibarrangeluko Kultur Etxeak bertso afaria antolatu du, eta txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Jakinarazi dutenez, izena emoteko epea otsailaren 25ean zarratuko dute, eta horrenbestez, afarira joateko txartela lehenbailehen erostea ...
“Bizkaiko historiaren garrari eusteko eta ez ahazteko” helburuagaz, Zerutik sua dator dokuementala gordeta zuen kutxa emon zien atzo Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat erakundetako ordezkariei. Eusko Legebiltzarrak, Sabino Arana Fundazioak, Eu...
Otsaileko mendi irteera Fruizera egingo du Gernika-Lumoko Berbalagunek. Zapatu honetan joango dira, eta 09:00etan ipini dute hitzordua, udaletxe aurrean. Oraingoan 15 kilometroko mendi ibilbidea egingo dute. Zapatuko mendi irteeran parte hartu gura duenak AEK-k Gernika-Lumon dituen bulegoetan edo udal euskaltegian emon beharko du izena.
Arratzuko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, udal agiriak Foru Agiritegian gordetzeko. Hala, udal agiriak Arratzutik Bilbora lekualdatuko dituzte. Foru Aldunditik ohar bidez nabarmendu dutenez, agiriak lekualdatzeko e...