Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak, finalaurrekoetako ligaxkagaz amets egiten jarraitu dezakete, atzoko partida irabazita. Apraizentzat eta Bengoetxearentzat hil ala biziko partida zen, eta ez zuten hutsik egin Astelena pilotale...
Gernika Futbol Taldeak 1-2 galdu zuen asteburuko partida Cultural Durangoren aurka. Partida galduta be, bertoko taldeak sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarraitzen du, baina errenta txikiagoagaz. 26. jardunaldi jokatu ostean, Gernikak lidergoan jar...
Kepa Arronategi euskal preso gernikarra eskualdera ekarri dute, duela gutxi aita hil zitzaiolako. Momentu honetan, Natxituan dago familiagaz batuta, baina ez dakite noiz arte. Etxearen kanpoaldean polizia dagoela eta, elkartasuna adieraztera gerturatu direnak Egoin enpresaren ondoan batu dira. Izan be, etxe aurretik joan ezean polizia gehiago bidaliko dituztela egin dute mehatxu. Arronategi 1997an atxilotu zuten Bilbon, eta 72 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Gaur egun, Almeriako espetxean dute preso, baina azken egunak Basaurin egin ditu familia ikustera ekarri baitute.
Busturia Futbol taldea denboraldi edarra egiten dabil, baina asteburuan atzerapauso handia emon zuen Bermeoko bigarren taldearen kontra 2-0 galduta. Asteburuko partida galdu ostean, bertoko taldea bigarren postutik laugarren postura bajatu da, promozio...
Gernika KESBeko neskek bete dute mailaz mantentzeko helburua, baina azkenaldian partidak galdu eta galdu dabiltza. Asteburuan, esaterako, laugarren partida galdu zuten jarraian Cravis Reus Herrialde Katalanetako taldearen kontra, 69-64. Partidak bi zat...
Gernika-Lumoko basurdeek “gogotsu” ekin zioten Errege Kopako finalaurrekoetako bueltako partidari, baina gutxi iraun zuen bertokoen ametsak Altamira zelaian. Hirugarren minututik aurrera, Ampo Ordiziak aurrea hartu zuen markagailuan, eta Bizkaia Gernika ez zen kanporaketari buelta emoteko gai izan. Hala, 90 minutuko lehiaren ostean, partida 29-12 galdu zuten. Bigarren zatian, gernikarrak partidari buelta emoten ahalegindu ziren, baina ordiziarren defentsaren kontra jo ziren behin eta berriz. Hala, basurdeek azkenengo ahalegina egin zuten arren, finaletik kanpora geratu ziren, bigarren urtez jarraian. Gernikarrek bi puntuko aldea zuten Urbietan 14-12 irabazi ostean, baina aldeak hiru minutu iraun zien. Huxfordek ordiziarren lehenengo entsegua egin zuen hirugarren minutuan, eta Krollek zutoin artera egindako jaurtiketagaz asmatu zuen. Hala, kanporaketan bost puntu aurretik jarri ziren ordiziarrak partida hasi bezain laster.