Emakumezkoen bigarren mailan jokatzen duen taldeak hurbil izan zuen garaipena iragan asteburuan. Maila barrian jokatu zuten estreineko partidan, Leioako Irlandesas taldeari aurre egitea lortu zuten, baina azken minutuetan hutsegin ostean, esku hutsik b...
Batera zein bestera begiratuta, eguneko tenperatura altuei aurre eginez baserritar arropak zeramatzaten herritarrak ikus zitezkeen zapatuan Gernika-Lumoko kaleetan, laugarren Euskal Jaik proposatutakoari jarraituz. Eguerdian bota zuten txupina Zesta Pu...
Mundakako Goiko kalean egingo diren lanak direla eta, gaurtik hasita, domekara bitartean -biak barne- Goiko Kalea itxita egongo dela jakinarazi du Mundakako Udalak; alegia, drogeriatik hasita, mediku kontsultategiraino. Bestalde, Bizkaibusaren geraleku...
Gernika-Lumoko basurdeek orain arte jokatu dituzten ligako hiru partidak irabazi dituzte, eta talderik sendoena direla erakutsi dute denboraldi hasieran. Iragan asteburuan, Cajasol Ciencias talde sevillarra izan zen gernikarren azkenengo biktima, eta garaipen horri esker, sailkapen nagusiko bigarren postuan jarraitzen dute Gernika-Lumokoek. Aitzol Martitegi basurdeen kapitainak azaldu duenez, “partida oso gogorra” izan zen, baina “pozik” daude garaipena lortu zutelako. Partida 35 eta 16 irabazi zuten. Martitegiren hitzetan, “ezin dezakegu gehiago eskatu”. Ligako lehenengo hiru partidak irabazi dituen talde bakarra Bizkaia Gernika da, eta “norabide egokian” doazela uste du. Hala, lasaitasuna izango da nagusi bi asteko atsedenaldian. Izan be, ligako laugarren jardunaldia hilaren 16an jokatuko dute Santboianaren (Herrialde Katalanak) aurka. Taldeko kapitainak jakinarazi duenez, “lehenengo zatian” asko sufritu zuten Cajasolen aurka. Sevillarrek “aurrealde oso sendoa” dute, eta gernikarrek ez zuten asmatu baloia mugitzerako momentuan. Hala, atsedenaldian 15 eta 11 ziren aurretik basurdeak, baina jokoan oreka zen nagusi. Bigarren zatian, bestalde, gernikarrek hobeto mugitu zuten baloia, eta Cajasolen denfentsak utzitako hutsuneak baliatu zituzten markagailuan ihes egiteko. Martitegiren ustez, sevillarrei “nekea” pilatu zitzaien bigarren zatian, eta “arazo handirik barik” kontrolatu zuten partida. Jokoan zeuden lau puntuez gain, erasoko bonus puntua be lortu zuten basurdeek. Partidako onena, bestalde, Marvin Swartboi hegoafrikarra izan zen. Hegoafrikarrak 30 [...]
BizkaiKOA Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen erakunde kudeatzaileak diploma bat jasoko du gaur, turismoaren kalitatearekin duen konpromisoarengatik eta Santimamiñe haitzuloaren kudeaketan eginiko praktika onengatik. Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako M...