Santimamiñe haitzuloaren kudeaketa sarituko dute gaur
BizkaiKOA Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen erakunde kudeatzaileak diploma bat jasoko du gaur, turismoaren kalitatearekin duen konpromisoarengatik eta Santimamiñe haitzuloaren kudeaketan eginiko praktika onengatik. Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako M...
BizkaiKOA Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen erakunde kudeatzaileak diploma bat jasoko du gaur, turismoaren kalitatearekin duen konpromisoarengatik eta Santimamiñe haitzuloaren kudeaketan eginiko praktika onengatik. Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen eskutik jasoko du diploma Asier Madarieta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari eta BizkaiKOA erakundeko kudeatzaileak.
Balenciaga Museoan egingo den gala batean hartuko du diploma BizkaiKOAk, 18:00etatik aurrera.
Eusko Jaurlaritzak ematen duen sari hori praktika onak sustatzeko programaren barruko ekimenetako bat da; programa horren bidez, turismoko establezimenduen kudeaketa zuzena indartu nahi du, eta sektorearen profesionalizazioa areagotu.