Muruetako txapelketako finalaurrekoak bihar jokatuko dituzte
Muruetako esku pilota txapelketako finalaurrekoak gaur jokatuko dituzte eleizalde auzoko frontoian. Txapelketako lau pilotari onenak, finalean egoteko txartela lortzen ahaleginduko dira 19:00etatik aurrera, eta pilotazaleek “partida onak” i...
Muruetako esku pilota txapelketako finalaurrekoak gaur jokatuko dituzte eleizalde auzoko frontoian. Txapelketako lau pilotari onenak, finalean egoteko txartela lortzen ahaleginduko dira 19:00etatik aurrera, eta pilotazaleek “partida onak” ikusteko aukera izango dute.
Finalaurrekoetako bat, Gontzal Uriona eta Unai Iglesias munitibartarrek jokatuko dute. Bigarren finalaurrekoa, bestalde, Iraitz Arrieta eta Martzel Ansotegi markinarrek jokatuko dute.
Antolatzaileek “partida orekatuak” espero dituzte, eta “giro ederra” egongo dela uste dute. Txapelketak aurrera egin ahala, ikusle gehiago batu dira frontoian, eta finalaurrekoetan jende asko espero dute.
Azaldu dutenez, “oso pozik” daude txapelketak izan duen harregaz. Pilotariek jokatzeko aukera izan dute, eta ikusleek ondo pasatzeko aukera izan dute. Hala “pozarren” daude esku pilota bizirik mantentzen laguntzen dutelako. Diotenez, herri txapelketa gehiago antolatu beharko lirateke. Pilotari askorentzat, nagusi mailako partidak jokatzeko aukera bakarretakoa dela deritzote.