
Mikeldi Zenigaonaindia Aulestiko gaztearen kasua argitzeko eta errudunen kontrako neurriak hartzeko beharrezko prozedura has dezala eskatu diote Espainiako Gobernadore Zibil Mikel Cabizesi Gernika-Lumoko eta Aulestiko alkateek. Hain zuzen,uztailaren 11n burua estalita zuten hiru ezezagunek eta kaputxa barik zegoen beste batek Astrako parkinean bahitu, mehatxatu, mespretxatu eta gogoz kontra zenbait gauza egin zezan presionatu egin zutela salatu zuen gazteak. Alde egitean, gainera, «Viva la Guardia Civil» oihukatu zutela be esan zuen. Gernika-Lumoko kultur etxean emon duten prentsaurrekoan esan dutenez, «guk ordezkatzen ditugun herrietan horrelako egoerak gertatzea ezin dezakegu onartu». Hala, babes osoa eskaini diote Aulestiko gazteari, eta antzeko egoeran egon daitekeen beste edonori. Segurtasun indarren aldetik jarrera hori onartezina dela esan du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok, eta ez dela hori horien egitekoa, «ez guardia zibilena, ez ertzainena ezta udaltzainena be». Eskubideak bermatzteko konpromisoak Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Ararteko Iñigo Lamarkari, bestalde, edozein euskal herritarren eskubideak berma ditzala eskatu diote, «eta kasu honetan Mikeldiren [Zenigaonaindia] eskubideen alde egin dezala, dituen bitarteko guztiak erabiliz». Era berean, Euskal Herria normalizazio politikora eta indarkeriarik bako eszenatokira heltzea gura dutela esan zuen Aulestiko alkate Jon Bollarrek, «horretarako, Gernikako Akordioan batzen diren konpromiso guztiak betetzea beharrezkoa da». Hori izango da, bi alkateen ustez, gatazka koponbidera eroateko [...]

Muruetako ontzioletakoek Arklow Forest izeneko itsasontzia uretaratuko dute bihar arratsaldean, 16:00etan hasita. Ordu bete beharko dute, gutxi gora-behera Portuondora ailegatzeko. Ohi bezala, atoiontziaren bitartez egin beharko dute uretaratzea.

Kepa Ruiz duatleta mundakarrak “pozarren” amaitu zuen Xixongo (Asturias; Espainia) Munduko Txapelketa iragan zapatuan. Munduko onenekin batera lehitu zen lehenengo biderrez, eta hamabigarren postuan amaitu zuen lasterketa. Ruizen hitzetan, “oso gustora amaitu nuen lasterketa, espero baino hobeto moldatu nintzelako”. Gizonezkoen elite mailako lasterketa, erritmoa altuan hasi zuten parte hartzaileek, eta hasieratik apurtu zen lasterketa. Hala, “buruagaz” jokatzea erabaki zuen Ruizek. Azaldu duenez, “kilometroak egin ahala hobeto sentitu nintzen, eta aurkariak atzean uzten hasi nintzen”. Duatleta askok, hasierako esfortsua ordaindu zutela argudiatzen du. Ruizek “moralez gainezka” amaitu du denboraldia, bere burua munduko onenen alboan ikusi duelako. Entrenamendu gogorrak eginez gero, “maila ona” emon dezakeela erakutsi du, eta datorren denboraldiari begira jarri da. Munduko Txapelketa lehiatzea, “handia” izan da bertoko kirolariarentzat, baina egindako lana hobetu dezakeela uste du. Hala, munduko txapelketara bueltatu gura du. Ruizek jakinarazi duenez, “lasterketaren ibilbidea ez zen guztiz egokia niretzat”. Izan be, bizikleta saioa leunegia zela dio. Aldapak egonez gero, emaitza hobea lortuko lukela uste du, baina “lortutakoagaz pozik” dago. “Ezin dut gehiago eskatu” dio; 70 kirolarik hasi zuten lasterketa, eta hamabigarren postuan amaitzea lortu zuen. Mundakarrarentzat, “esperientzia izugarria” izan da Munduko Txapelketa lehiatzeko aukera izatea. Munduko onenen artean “gustora” ibili da, eta hori da garrantzitsuena bere ustez. [...]

Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) lau ikastaro antolatu ditu datozen hileotarako; automakillaje ikastaroa, etxeko konponketa txikien ikastaroa, gazteentzako antzerki tailerra eta italiar sukaldaritza ikastaroa. Izen emotea zabalik dago ...

Bizkaia Gernikak garaipenagaz hasi du denboraldi ofiziala. Gernika-Lumoko basurdeek Sanitas Alcobendas hartu zuten menpean Urbietako zelaian, eta lehenengo lau puntuak eskuratu zituzten. 17 eta 3 irabazi zuten, baina taldeak hobetu beharra dauka oraindik. Izan be, “hutsegite asko” egin zituzten partidan. Jorge Jimenez entrenatzailea “pozik” azaldu zen garaipena lortu ostean. Lan ona egin zutela, baina urduriegi jokatu zutela uste du argentinarrak. “Gauza onak ikusi ditut, baina gogor entrenatzen jarraitu behar dugu” dio. Partidako lehenengo zatia ez zen batere ona izan. Gernikarrek ez zuten asmatu eta partida kontrolatzeko arazoak izan zituzten. Hutsegiteen erruagatik, entsegua lortzeko bi aukera garbi galdu zituzten. Madrildarrek be, lehenengo zati txarra jokatu zuten, eta punturik lortu barik bueltatu ziren aldageletara. Berdinketa, Marvin Swartboi hegoafrikarrak hautsi zuen lehenengo zatiko azkenengo minutuetan. Zutoin artera egin zuen jaurtiketa bategaz, denboraldiko lehenengo hiru puntuak lortu zituen. Bigarren zatian taldeak hobetu zelairatu ziren, eta ikusleek partida hobeagoa ikusteko aukera izan zuten. Gernikarrek garaipena gura zuten, eta erasoko jokoari esker 44. minutuan egin zuen lehenengo entsegua Mantovanik. Swartboik zutoin artera egindako jaurtiketagaz asmatu ostean, 10 eta 0 jarri ziren aurretik basurdeak. Bost minutu beranduago Ati Fernandezek Alcovendasen lehenengo hiru puntuak lortu zituen arren, basurdeek kontrolpean izan zuten partida amaiera arte. Entsegua lortzeko aukera asko [...]

Zapatuan ume mailako futbol txapelketa jokatuko dute sei taldek, Busturiko Itxas Adar futbol zelaian. Busturiko Futbol Taldeak antolatzen duen hirugarren txapelketan, puntako taldeen arteko lehia izango da. Etxeko taldeagaz batera, Alaves, Real Socieda...


Bizkaia Gernika errugbi taldeak 2011-2012 denboraldiko taldea aurkeztu zuen iragan zapatuan. Azaldu zutenez, iazko denboraldi bikaina hobetu gura dute, “ilusioa” mantenduz. Jose Angel Pradera taldeko presidentearen hitzetan, ez dute helburu...

Picassoren ‘Gernika’ Gernika-Lumora ekarteko eskatu du gaur Udalak barriro, margolana Madrila heldu zela 30 urte betetzen diren egunean. Allende Salazar kalean dagoen koadroaren erreprodukzioaren aurrean egin dute ekitaldia, eta han batu di...


Eguenean, bilbotar batek Autzaganeko errepide kontrol batean Espainiako Poliziaren kolpeak eta mehatxuak jaso zituela salatu du gaur, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Poliziak gaztearengana joan, burutik heldu eta autoaren aurka kolpatu zuela adie...

Nestor Basterretxea aretoan butaka barriak jarri dituzte, eta horren harira, Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak irailean eta urrian bariku gaueko zinera joateko bost gonbidapen bikoitz zozketatutako ditu astero. Gainera, Tiki-Taka enpresak astelehe...

Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hileotarako: hain zuzen be, yoga, josketa, gimnasia, tenis eta beste hainbat ikastarotan izena emoteko aukera izango dute herritarrek. Horiez gain, Busturiko hirugarren adinekoek be izango dute zertaz gozatu; izan be, gimnasia eta burua martxan ikastaroak izango dituzte. Guztira, bederatzi ikastaro izango dira. Hortaz, herriko umeek, gazteek zein helduek izango dute ikastaroetan parte hartzeko aukera. Aipatu ikastaro guztiak urriko lehen astean hasiko dira. Ikastaroetan parte hartzeko interesa duenak Busturiko kultur etxean emon beharko du izena hilaren 27a baino lehen. Yoga. Martitzen eta eguenetan, 18:30etik 20:00etara. Gimnasia. Martitzen eta eguenetan, 09:15etik 10:15era; Astelehen eta eguaztenetan, 19:30etik 20:30era. Trikitixa eta pandero. Eguaztenetan, 20:00etan hasita. Tenis. Astelehen eta eguaztenetan eta martitzen eta eguenetan, 16:00etan hasita. Zapatu eta domeketan, goizean. Josketa. Barikuetan, 17:00etatik 20:00etara. Kickpower eta kardiobox. Martitzen eta eguenetan, 20:30etik 21:30era. Eskulanak. Astean lau egunetan, ekainera arte. Hirugarren adinekoentzako. Gimnasia: Martitzen eta eguenetan, 17:00etatik 18:00etara; Barikuetan, 12:30etatik 13:30era. Burua martxan: Martitzenetan, 18:00etatik 19:00etara.


Motokros zaleek aukera paregabea izango dute domekan. Izan be, motokros lasterketak lehiatuko dira Ereñoko Gabika auzoan, Gernika Off Road taldeak antolatuta. Domekakoa Euskadiko Txapelketako azkenengo proba puntuagarria izango da, eta ezustekorik ger...

Gernika-Lumoko basurdeek “ilusioz” gainezka egingo diote aurre denboraldiko lehenengo partidari. Zapatuan 17:00etatik aurrera, Alcovendas (Madril; Espainia) taldearen aurka jokatuko dute Urbietako zelaian, eta garaipena gura dute. Jorge Jimenez entrenatzailearen ustez, denboraldia “ondo hastea” oso garrantzitsua da. Ez da partida erraza izango halanda be. Alcovendasek sei jokalari barri fitxatu ditu, eta gernikarrek ez dakite zelako taldea izango duten aurrean. Madrildarrek talde barria dutela argudiatzen du entrenatzaileak. “Lo zelairatzen bagara partida galduko dugu, ezin gara fidatu” dio Jimenezek. Hala, lehenengo minututik azkenengo minutura, jokalariak partidan sartuta egotea eskatu du. Zapatuko eguraldi iragarpenak betetzen badira, baliteke zelaia basaztuta egotea. Egoera horretan, madriladarren “aurrealde pisutxuak” min emon diezaioke taldeari, eta “baloia mugituz” saiatuko dira aurre egiten basurdeak. Defentsan “ondo” moldatuko direla uste du Jimenezek, baina erasoan asmatu beharko dute. Argentinarra “pozik” azaldu etxean jokatzen dutelako. Autobusean egin beharreko “bidaiek” taldearen jokoa baldintzatzen dutela uste du. Jokalariek ez dutela atseden hartzeko aukerarik, eta nekeak zelaian eragiten duela deritzo. Jimenezen hitzetan, taldea ondo dago, eta “maila ona” emon dezake. Fitxaketa barriak taldera egokitzeko denbora gehiago beharko dute, baina aurredenboraldiko partidetan “nahiko ondo” moldatu dira basurde barriak. Horregatik itxaropentsu azaldu da denboraldi barriari begira. Itxaropentsu egon arren, basurdeen entrenatzaileak ez du helburuetaz berba egin gura. Lehentasuna “joko [...]

Forutik Forura mendi martxa egingo dute domekan. Hirugarren urtez jarraian antolatu du Haitz Biribil Elkarteak mendi martxa, eta aurten 21,6 kilometrokoa izango da. Martxaz gain, lasterketa be antolatu dute. 08:30ean aterako dira, hain zuzen, martxa eg...

Itsaso zakarragaz eta itsaso bareagaz; Urdaibaikoek ez dute aurkaririk izan Kontxako Banderan. Estropadaren lehenengo jardunaldian olatu artean hegan egin ostean, iragan domekan lehiatu zuten bigarren jardunaldia be, nagusitasunez irabazi zuten bermeotarrek. Hondarribia bigarren sailkatuari hemeretzi segundu atera zizkioten, eta 24 segundu Kaikuri. Sestaokoek, ezin izan zioten 33 segunduko aldeari buelta emon, eta laugarren postuan amitu zuten bigarren jardunaldia Tiraneko galizarren atzetik. Jose Manuel Francisco Urdaibaiko entrenatzailea «oso pozik» azaldu da garaipena lortu ostean. “Gehiago ezin dezakegu eskatu” dio. Galizako entrenatzaileak Kontxako lau bandera irabazi ditu, baina domekakoa garaipena “bereziena” izan da. Taldearentzat “urte gogorra” izan da, eta Kontxako bandera nagusitasunez irabaztea handia dela deritzo. “Taldearen arrakastarik handiena egoerari buelta emotea izan da” entrenatzailearentzat. Portugaleten liga irabazteko aukera galdu ostean, “momentu txarrak” pasatu zituzten, baina Kontxako garaipenak ezbeharra ahazten lagundu die. Franciscoren ustez, lehenengo jardunaldian “zorte” apur bat izan zuten kaleagaz, baina “talderik indartsuena” izan direla erakutsi zuten domekan. Itsaso baregaz be, urdaibaikoek “primeran» egin zuten arraunean, eta ez zioten aukerarik emon Kaikuri. Betiko moduan, sestaokoak, gogor irten ziren ihes egiteko asmoagaz. Halanda be, bermeotarrek “ondo” eutsi zuten hasierako erasoa, eta ziabogara aurretik heltzea lortu zuten. Aurretik zirela ikustean, Urdaibaiko arraunlariak hazi egin ziren, eta helmura arte aldea handitzen jarraitu zuten. [...]