Muruetako esku pilota txapelketako finalaurrekoak gaur jokatuko dituzte eleizalde auzoko frontoian. Txapelketako lau pilotari onenak, finalean egoteko txartela lortzen ahaleginduko dira 19:00etatik aurrera, eta pilotazaleek “partida onak” i...
Abenduaren 14tik 16ra egingo dute Eneko Gogeaskoetxea busturiarraren kontrako estradizio epaiketa. Hain zuzen, hamabost delitu egotzi dizkiote Gogeaskoetxeari, eta horiek guztiagatik eskatu du Espainiak bere estradizioa. Gaur bertan zehaztu dute epaiketaren data, Londresko epaitegian egin duten auzi saioan. Bertan izan behar zuen Gogeaskoetxeak berak be, baina bideokonferentziaz emon behar izan du deklarazioa, Belmarsheko kartzelatik. Estradizioaren kontra dagoela esan dio Daphne Wickman epaileari. Defentsaren estrategia Epailearen aginduz, abenduko epaiketan baliatuko duen estrategiaren oinarriak azaldu behar izan ditu defentsak. Hala, 2004kootsailetik 2011ko uztailera bitartean Gogeaskoetxearen kontra eskatutako atxilotze aginduen edukiak zalantzan jarriko dituela esan du Mark Summers abokatuak. Gainera, Espainiar legean oinarrituta leporatutako delitu horien froga nahikorik ez dagoela aipatu du. “Era berean, froga horiek azalpen ugari eskatuko lituzketen moduen bitartez lortu dituztela pentsatzeko arrazoiak be badaude”, gaineratu du Summersek, azalpen gehiagorik emon barik. Gogeaskoetxea espainiaratzeak, gainera, lege britaniarrak jasotzen duen klausula berezi bat urratu dezakeela aipatu du busturiarraren abokatuak. Klausula horren arabera, atxilotua euroaginduak zehazten dituen delituengatik bakar-bakarrik epaituko dutela bermatu behar da estradizioa onartzeko. Izan be, estradizioa onartu eta Espainiak euroaginduan jasota ez zeuden delituengatik epaitu izan ditu hainbat euskal herritar, iraganean. Besteak beste, Espainiako erregea hiltzeko konspiratu izangatik, 1997ean ertzain bat erailtzeagatik, Sallen de Gallegoko (Espainia) Guardia Zibilaren etxearen [...]
Domekan, Mendatako hamabostgarren azoka izango da Eleizalde auzoan. Urtero bezala, euskal oiloek bereganatuko dute arreta, baina mota guztietako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango dute gerturatzen direnak. Azokan 36 salmenta postu jarriko dituzte, eta «giro ederra» izango da goiz guztian zehar. Euskal oiloen erakusketan, Ander Mallea, Iñigo Undabarrena eta Esteban Legarra mendatarrek hazitako oiloak izango dira protagonista. Urteak daramatzate euskal oiloak hazten, eta bertako arrazak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dute. Salmenta postuak 10:00ak aldera zabalduko dituzte eta 15:00ak aldera zarratuko dituzte. Postu horietan ortuariak, txakolina, gazta, ogia, pastela, patea, eztia… bezalako pruduktuak erosteko aukera emongo dute inguruko ekoizleek. Bestalde, artisauen zenbait salmenta postu izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Herri kirol zaleek be, aukera paregabea izango dute Mendatan. 12:30ean Iturbe Anaien (Paresi) idien eta Anaitz Aurtenetxeren (Mendata) idien arteko lehia hasiko da probalekuan. 2000 kiloko herriko harriagaz izango da norgehiagoka. Azoka guztietan bezala, taloa dastatzeko aukera be, ez da faltako. Goiz guztian zehar, taloak egiten ibiliko dira salmenta postu baten. Janariagaz amaitzeko, bestalde, txarri errearen okela dastatzeko aukera izango dute Mendatara doazenek. Amaitzeko, umeek be, ondo pasatzeko aukera izango dute. Alde batetik, umeentzako tailerrak berritasuna izango dira. Alluitz Natura taldeak antolatuta, euskal kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dute umeek. Goizean [...]