Abenduan egingo dute Gogeaskoetxearen aurkako estradizio epaiketa
Abenduaren 14tik 16ra egingo dute Eneko Gogeaskoetxea busturiarraren kontrako estradizio epaiketa. Hain zuzen, hamabost delitu egotzi dizkiote Gogeaskoetxeari, eta horiek guztiagatik eskatu du Espainiak bere estradizioa. Gaur bertan zehaztu dute epaiketaren data, Londresko epaitegian egin duten auzi saioan. Bertan izan behar zuen Gogeaskoetxeak berak be, baina bideokonferentziaz emon behar izan du deklarazioa, Belmarsheko kartzelatik. Estradizioaren kontra dagoela esan dio Daphne Wickman epaileari. Defentsaren estrategia Epailearen aginduz, abenduko epaiketan baliatuko duen estrategiaren oinarriak azaldu behar izan ditu defentsak. Hala, 2004kootsailetik 2011ko uztailera bitartean Gogeaskoetxearen kontra eskatutako atxilotze aginduen edukiak zalantzan jarriko dituela esan du Mark Summers abokatuak. Gainera, Espainiar legean oinarrituta leporatutako delitu horien froga nahikorik ez dagoela aipatu du. “Era berean, froga horiek azalpen ugari eskatuko lituzketen moduen bitartez lortu dituztela pentsatzeko arrazoiak be badaude”, gaineratu du Summersek, azalpen gehiagorik emon barik. Gogeaskoetxea espainiaratzeak, gainera, lege britaniarrak jasotzen duen klausula berezi bat urratu dezakeela aipatu du busturiarraren abokatuak. Klausula horren arabera, atxilotua euroaginduak zehazten dituen delituengatik bakar-bakarrik epaituko dutela bermatu behar da estradizioa onartzeko. Izan be, estradizioa onartu eta Espainiak euroaginduan jasota ez zeuden delituengatik epaitu izan ditu hainbat euskal herritar, iraganean. Besteak beste, Espainiako erregea hiltzeko konspiratu izangatik, 1997ean ertzain bat erailtzeagatik, Sallen de Gallegoko (Espainia) Guardia Zibilaren etxearen [...]
Abenduaren 14tik 16ra egingo dute Eneko Gogeaskoetxea busturiarraren kontrako estradizio epaiketa. Hain zuzen, hamabost delitu egotzi dizkiote Gogeaskoetxeari, eta horiek guztiagatik eskatu du Espainiak bere estradizioa. Gaur bertan zehaztu dute epaiketaren data, Londresko epaitegian egin duten auzi saioan. Bertan izan behar zuen Gogeaskoetxeak berak be, baina bideokonferentziaz emon behar izan du deklarazioa, Belmarsheko kartzelatik. Estradizioaren kontra dagoela esan dio Daphne Wickman epaileari.
Defentsaren estrategia
Epailearen aginduz, abenduko epaiketan baliatuko duen estrategiaren oinarriak azaldu behar izan ditu defentsak. Hala, 2004kootsailetik 2011ko uztailera bitartean Gogeaskoetxearen kontra eskatutako atxilotze aginduen edukiak zalantzan jarriko dituela esan du Mark Summers abokatuak. Gainera, Espainiar legean oinarrituta leporatutako delitu horien froga nahikorik ez dagoela aipatu du. “Era berean, froga horiek azalpen ugari eskatuko lituzketen moduen bitartez lortu dituztela pentsatzeko arrazoiak be badaude”, gaineratu du Summersek, azalpen gehiagorik emon barik.
Gogeaskoetxea espainiaratzeak, gainera, lege britaniarrak jasotzen duen klausula berezi bat urratu dezakeela aipatu du busturiarraren abokatuak. Klausula horren arabera, atxilotua euroaginduak zehazten dituen delituengatik bakar-bakarrik epaituko dutela bermatu behar da estradizioa onartzeko. Izan be, estradizioa onartu eta Espainiak euroaginduan jasota ez zeuden delituengatik epaitu izan ditu hainbat euskal herritar, iraganean.
Besteak beste, Espainiako erregea hiltzeko konspiratu izangatik, 1997ean ertzain bat erailtzeagatik, Sallen de Gallegoko (Espainia) Guardia Zibilaren etxearen kontra egiteagatik edota 1997ko Madrilgo Barajas aireportuaren kontrako atentuagatik epaitu gura du Espainiak Gogeaskoetxea.