Umeen eta gazteen akuatloia izango da jaietan, lehenengoz
Kirola ez da albo batera geratuko Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan, asko baitira aurtengorako egitarauan aurki daitezkeen kirol jarduerak, tartean umeei eta gazteei zuzendutako akuatloia. Irailaren 10ean izango da Aritzatxu Triatloi taldea...
Kirola ez da albo batera geratuko Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan, asko baitira aurtengorako egitarauan aurki daitezkeen kirol jarduerak, tartean umeei eta gazteei zuzendutako akuatloia.
Irailaren 10ean izango da Aritzatxu Triatloi taldeak antolatutako proba, 12:00etan, izotz fabrikaren inguruan. Igor Magunagoitia Aritzatxuko kideak azaldu duenez, hiru kategoria izango dira: umetxoena, umeena eta gaztetxoena. Horrenbestez, 1997 eta 2002 urteen artean jaiotakoek parte hartuko dute.
Akuatloia izanik, korrika eta uger egin beharko dute parte-hartzaileek, kategoria bakoitzeko distantzia bat ezarri dutelarik antolatzaileek. Arineketan egin beharko dute lehenbizi, igerian gero eta arineketan amaitzeko.
Magunagoitiak azaldu duenez, klub ezberdinetara bidali dute deialdia eta, beraz, kanpotik jende asko etorriko dela aurreikusten dute. Dena den, bermeotarren be parte har dezakete. Kasu horretan, egunean bertan emon beharko dute izena. Iragarri dutenez, domina bana jasoko dute kirolari gazteek.