Lehenengoz egingo dute Almikako goitibehera jaitsiera Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan
Ezelako erreferentziarik ezagutu ez arren, «aspaldi» egiten omen zen Bermeon goitibehera jaitsiera. Urteak igaro dira ordutik, baina aurtengo jaietan tramankulu horiek barriro be Bermeoko errepideetan ikusteko aukera izango da, Almikako I. Goitibehera jaitsiera antolatu baitu jai batzordeak, Inertzia Kirolen Elkarteagaz batera. Irailaren 11n izango den lasterketa hori izango da, hain zuzen, aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek dakartzaten nobedadeetako bat. Beste herri batzuetako jaitsieretara batuz, beraz, Bermeo be Busturialdean dagoen zaletasunaren erakusgarri izango da aurten. 11:00etan hasiko da Sukalki Eguneko goitibehera jaitsiera eta, Iñigo Serna Inertzia Kirolen Elkarteko kideak azaldu duenez, lau izango dira kategoriak: Pneumatikoak, errodamenduzko kolektiboak, errodamenduzko banakakoak eta arinak. Goitibeherei dagokienez, araudi bat egon badagoen arren, antolatzaileek ez dute baldintza berezirik eskatuko eta, beraz, «etxean egindakoak be izan daitezke» ibilgailuak. Hori bai, jaitsieran parte hartzeko ezinbestekoa da aseguru espezifiko baliagarria izatea. Halanda be, Udalak eguneko asegurua kontratatuko du, 16 urtetik gorakoek baino ezingo dutena eskatu. Bestalde, Euskal Ligarako eta Federazioen Koparako baliagarria izango da Almikako jaitsiera eta, Sernak dioenez, asteburuan Bedaroan bezala, Kataluniatik etorritako goitibeherak be izango dira Bermeon. Kategoriako bina sari izango dira. Esaterako, pneumatikoetako eta errodamenduzko kolektiboetako azkarrenek 100 euro irabaziko dituzte, eta 60 euro bigarrenek. Errodamenduzko banakakoetan eta arinetan, bestalde, 50 euro eta [...]
Ezelako erreferentziarik ezagutu ez arren, «aspaldi» egiten omen zen Bermeon goitibehera jaitsiera. Urteak igaro dira ordutik, baina aurtengo jaietan tramankulu horiek barriro be Bermeoko errepideetan ikusteko aukera izango da, Almikako I. Goitibehera jaitsiera antolatu baitu jai batzordeak, Inertzia Kirolen Elkarteagaz batera. Irailaren 11n izango den lasterketa hori izango da, hain zuzen, aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek dakartzaten nobedadeetako bat. Beste herri batzuetako jaitsieretara batuz, beraz, Bermeo be Busturialdean dagoen zaletasunaren erakusgarri izango da aurten.
11:00etan hasiko da Sukalki Eguneko goitibehera jaitsiera eta, Iñigo Serna Inertzia Kirolen Elkarteko kideak azaldu duenez, lau izango dira kategoriak: Pneumatikoak, errodamenduzko kolektiboak, errodamenduzko banakakoak eta arinak.
Goitibeherei dagokienez, araudi bat egon badagoen arren, antolatzaileek ez dute baldintza berezirik eskatuko eta, beraz, «etxean egindakoak be izan daitezke» ibilgailuak. Hori bai, jaitsieran parte hartzeko ezinbestekoa da aseguru espezifiko baliagarria izatea. Halanda be, Udalak eguneko asegurua kontratatuko du, 16 urtetik gorakoek baino ezingo dutena eskatu.
Bestalde, Euskal Ligarako eta Federazioen Koparako baliagarria izango da Almikako jaitsiera eta, Sernak dioenez, asteburuan Bedaroan bezala, Kataluniatik etorritako goitibeherak be izango dira Bermeon.
Kategoriako bina sari izango dira. Esaterako, pneumatikoetako eta errodamenduzko kolektiboetako azkarrenek 100 euro irabaziko dituzte, eta 60 euro bigarrenek. Errodamenduzko banakakoetan eta arinetan, bestalde, 50 euro eta 25 euro irabaziko dituzte lehenengoek eta bigarrenek, hurrenez hurren.
Inertzia Kirolen Elkarteko kideak jakinarazi duenez, «nahiko estu» dago lehia pneumatikoen kategorian eta, beraz, espektakulua ziurtatuta egongo da Almikan, «hiruzpalau goitibeheraren artean» baitaude sari nagusiak.