Aingeru Astui: “Egunero egongo da denentzako moduko ekitaldiren bat”
Lau urteko atsedenaldiaren ondoren, Bermeoko Udalera bueltatu da Aingeru Astui. Kultura zinegotzi den heinean, jaien ardura dauka bermeotarrak. Lehen be Kultura zinegotzi izandakoa zara. Beraz, badaukazu esperientzia jaien antolakuntzan. Bai. Dena den, kontuan izan behar da jai batzordeak antolatzen dituela jaiak. Edonor joan daiteke jai batzordera, irekia baita. Urtean lau-bost aldiz batzartzen dira, andramariak ez ezik beste jai guztiak antolatzen baitituzte. Aurten ba al dago nobedaderik? Kirol arloko jardueraren bat gehitu dugu egitaraura. Batetik, goitibehera jaitsiera egongo da, Almikatik behera. Sukalki egunean izango da. Beste egun batean jartzeko ahaleginak egin genituen, baina ezinezkoa izan da. Bestetik, akuatloia izango da, umeei zuzenduta. Zehazki, 8 urtetik 14ra artekoek parte hartu ahal izango dute eta portuan izango da. Aurten txosnak Kofradia zaharraren aurrean beharrean Lamerako moilan egongo direla da beste barritasun bat. Txosna jartzeko asmoa izan duten talde guztiak bertara eroateko ahalegina egin dugu. Orain arte han kokatzen ziren postuak barraken gunean egongo dira, portuan. Zein izan da txosnak hor jartzearen arrazoia? Jai esparruaren barruan jarri gura izan ditugu. Bestetik, baliabideak optimizatzeko modu bat be bada; agertokia, esaterako. Txosnak hor jartzearen ondorioz, errepidea itxi egingo da zenbait egunetan eta zenbait ordutan. Jai esparruak betikoak al dira? Bai. Lamera, portua, Erreten Lamera, Gonzalo Nardiz [...]
Lau urteko atsedenaldiaren ondoren, Bermeoko Udalera bueltatu da Aingeru Astui. Kultura zinegotzi den heinean, jaien ardura dauka bermeotarrak.
Lehen be Kultura zinegotzi izandakoa zara. Beraz, badaukazu esperientzia jaien antolakuntzan.
Bai. Dena den, kontuan izan behar da jai batzordeak antolatzen dituela jaiak. Edonor joan daiteke jai batzordera, irekia baita. Urtean lau-bost aldiz batzartzen dira, andramariak ez ezik beste jai guztiak antolatzen baitituzte.
Aurten ba al dago nobedaderik?
Kirol arloko jardueraren bat gehitu dugu egitaraura. Batetik, goitibehera jaitsiera egongo da, Almikatik behera. Sukalki egunean izango da. Beste egun batean jartzeko ahaleginak egin genituen, baina ezinezkoa izan da. Bestetik, akuatloia izango da, umeei zuzenduta. Zehazki, 8 urtetik 14ra artekoek parte hartu ahal izango dute eta portuan izango da. Aurten txosnak Kofradia zaharraren aurrean beharrean Lamerako moilan egongo direla da beste barritasun bat. Txosna jartzeko asmoa izan duten talde guztiak bertara eroateko ahalegina egin dugu. Orain arte han kokatzen ziren postuak barraken gunean egongo dira, portuan.
Zein izan da txosnak hor jartzearen arrazoia?
Jai esparruaren barruan jarri gura izan ditugu. Bestetik, baliabideak optimizatzeko modu bat be bada; agertokia, esaterako. Txosnak hor jartzearen ondorioz, errepidea itxi egingo da zenbait egunetan eta zenbait ordutan.
Jai esparruak betikoak al dira?
Bai. Lamera, portua, Erreten Lamera, Gonzalo Nardiz enparantza, Goiko plaza…
Betiko ekitaldiak mantendu egiten dira, ezta?
Bai. Udalbatzak Almikara egiten duen ibilaldia, erraldoiekin-eta han egiten diren ekitaldiak, Peña barruetaren erakusketa, umeen danborrada, sukalkia, nekazal azoka, dantzak, bertsolariak, itsasoko eguna…
Adin guztiak kontuan hartuta prestatu duzue egitaraua.
Bai. Egunero dago denentzako moduko ekitaldiren bat. Duela zenbait urte erabaki zen ez pilatzea adin tarte baterako moduko jarduerak egun batean eta beste batentzako modukoak bestean.